Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, Tour La Provence itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, Tour La Provence itzulian

07-02-2018

Euskadi-Murias taldeak Tour Cycliste International La Provence (2.1) itzulian parte hartuko du aste honetan, berriro ere Frantzian eta ostegunetik igandera ospatuta.

Euskal taldearen seikotea izango da: Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Cyril Barthe, Julen Irizar, Mikel Iturria eta Óscar Rodríguez. Irizar izan ezik (Volta Comunitat Valenciana), besteak Etoile de Bessèges itzulian lehiatu ziren pasa den astean.

Aitzin etapak emango dio hasiera itzuliari ostegunean eta beste hiru saio gorabeheratsuak izango dira; hain zuzen ere, 2.637 eta 2.307 metroko desnibelak ganditu beharko dituzte txirrindulariek larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.

Partaidetza 16 taldekoa izango da, bi WorldTour mailakoak eta beste zortzi Profesional Kontinental mailakoak. Thomas Voeckler-rek irabazi zuen orain dela bi urte, eta Rohan Dennis, berriz, iaz nagusitu zen.

Ibilbidea:
Osteguna 8. Aitzin etapa: Castellet - Castellet, 5,8 km
Ostirala 9. 1. etapa: Aubagne - Istres, 184 km
Larunbata 10. 2. etapa: La Ciotat - Gémenos, 153 km
Igandea 11. 3. etapa: Aix en Provence - Marseille, 167 km

Euskadi-Murias taldea lau lasterketetan arituko da aste honetan: Colombia Oro y Paz (5-11), Tour La Provence (8-11), Vuelta a Murcia (10) eta Clásica de Almería (11).

Argazkia: Luis Angel Gomez / Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium