Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Edu Pradesek eta Euskadi-Murias taldeak garaipena ukitu dute Luxenburgon
Partekatu:      

Edu Pradesek eta Euskadi-Murias taldeak garaipena ukitu dute Luxenburgon

03-06-2018

Edu Pradesek oso gertu izan du garaipena Luxenburgoko Itzulian, bigarrena katalunyarra azken saioan eta laugarrena sailkapen nagusian, podiumetik segundo batera. Euskadi-Murias taldeak lan bikaina egin du. Jon Aberasturik, berriz, laugarren postua erdietsi du Frantzian.

Pradesi eta euskal taldeari besoak altxatzea besterik ez zaie falta Pabeierbierg aldapan. Tarragonakoak iheslariak harrapatu ditu 100 metrora baita Andrea Pasqualon liderra gainditu du ere, baina Anthony Perez (COF) nagusitu da azken metroetan.

Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Héctor Sáez, Enrique Sanz eta Gotzon Udondo taldekideek, Ruben Perez zuzendaritzapean, dena eman dute Luxenburgon; izan ere, apustua irabaztea zen Pradesekin. Azkenean, zapore gazi-gozoa izan da, bigarrena helmugaratuta. Gainera, podiuma segundo batera besterik ez izan du, laugarrena. Beraz, denboraldi hasiera itzela bete du Pradesek: irabazlea Norvegiako Itzulian, bigarrena Yorkshiren eta hirugarrena Gaztela eta Leonen.

Hain zuzen, Euskadi-Murias taldeak 22 postu pilatu ditu podiumean denboraldian: 3 garaipen, 7 aldiz bigarren postua poltsikoratu du eta 12 aldiz hirugarrena; guztira, 65 'top10' lortu ditu 14 txirrindulariekin 24 lasterketetan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldeak maila erakusten jarraitzen du. Gaur, zortea pittin bat besterik ez da falta berriro irabazteko. Edonola ere, Pradesen bigarren postuak adierazten du Euskadi taldea adibidea dela edozein probatan, ahalmena eta gaitasuna ditu-eta. Lasterketaren ardura hartu dugu eta irudia eta izaera ispilua dira beste guztientzat. Protagonista nagusiak gara lasterketa handietan eta horrek sekulako harrotasuna ematen digu".

Bestetik, Jon Aberasturik amaiera polita eman dio Boucles de la Mayenne (2.1, Frantzia) itzuliari, laugarren postua eskuratu du-eta arabarrak azken saioan, Nacer Bouhanni (COF) irabazita. Erorikoek taldearen aukerak galarazi zituzten beste egunetan. Aritz Bagüés, Julen Irizar, Sergio Rodríguez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena beste taldekideak izan dira.

Ekainean, hiru probatan lehiatuko da Euskadi-Murias: Route d'Occitanie, lehen Route du Sud izenekoa, (2.1, Frantzia), 14tik 17ra, Dwars door het Hageland klasikoa (1.1, Belgika), 15ean, eta Espainiako Txapelketak (22-24).

Argazkia: Serge Waldbillig / Skoda Tour de Luxembourg 2018

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium