Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aberasturik beste podiuma beregenatu du Norvegian
Partekatu:      

Aberasturik beste podiuma beregenatu du Norvegian

16-05-2018

Euskadi-Muriasek eta Jon Aberasturik beste podiuma pilatu dute Norvegiako Tourrean (2.HC), hirugarren sailkaturik arabarra lehendabiziko etapan, Svelvik - Horten, 186 km. Euskal taldeak 19 postu ditu podiumean artean denboraldian.

Taldea Norvegiara heltzen zen sari bikoitza lortuta Aragoiko Itzulian, Aberasturirena eta Mikel Bizkarrarena, eta itxura ezin hobea erakusen azken asteetan. Euskal esprinterrak bolada bikainari eutsi dio, hirugarrena helmugan. Dylan Groenewegen (TLJ) nagusitu da; Frantziako Tourrean irabazi zuen iaz edota Kuurne-Bruselas-Kuurne klasikoa eskuratu du aurten herbehetarrak.

Aritz Bagüés, Aitor González, Edu Prades, Héctor Sáez eta Sergio Samitier taldekideek, Xabier Muriel zuzendaritzapean, Aberasturi laguntzen dute Hors Categorie itzulian, WorldTourreko hiru taldekin eta 12 Profesional Kontinental mailakoak. Guztira, Euskadi-Murias taldeak 52 'top10' bildu ditu orain arte 13 txirrindulariekin eta 20 lasterketetan; izan ere, 19 postu podiumean izan dira: bi garaipen, bost aldiz bigarrenak eta 12 hirugarrenak.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Onenekin jarraitzen dugu. HC itzulian onenen gertu gara, garaipena lortzeko borrokatzen. Ez gara lasaitzen eta bide onari eusten diogu ilusioz beteta. Aberasturi erakusten ari da edonori garaipena lehiatzeko gai dela eta hori oso garrantzitsua da hainbat proba handiei aurre egin behar diegu aurten".

Bigarren saioak, Hønefoss - Asker, 169 km, aldapan gora amaituko du, 1,6 km %4,4ra erripan.

Beste Euskadi-Murias multzoa arituko da A Travers Les Hauts De France - Trophée Paris-Arras Tour (2.2) itzulian ostiraletik igandera.

Aberasturiren urteko palmaresa (aurreneko 15en artean):
1º Etapa 1 Vuelta Aragón
(1º Regularidad Vuelta Aragón)
2º Etapa 2 Vuelta Castilla y León
2º Etapa 1 Vuelta Castilla y León
3º Etapa 1 Tour Noruega
3º Etapa 2 Vuelta Aragón
3º Etapa 3 Tour Yorkshire
3º Etapa 6 Volta Alentejo
4º Etapa 3 Volta Alentejo
6º Etapa 1 Circuit Sarthe
6º Etapa 3 Vuelta Andalucía
7º Etapa 2 Volta Alentejo
7º Clássica Arrábida
10º Clásica de Almería
11º Etapa 1 Tour Yorkshire
13º Etapa 2 Circuit Sarthe

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium