Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias azken emaitzak eusten saiatuko da Norvegiako Itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias azken emaitzak eusten saiatuko da Norvegiako Itzulian

15-05-2018

Euskadi-Muriasek maila gorenean lehiatzen jarraituko du Norvegiako Itzulian (2.HC), bost etapatan ospatuta asteazkenetik igandera.

Jon Aberasturi, Aritz Bagüés, Aitor González, Edu Prades, Hécto Sáez eta Sergio Samitier taldearen sei txirrindulariak izango dira, Xabier Muriel zuzendaritzapean. Multzoa orain arteko azken lasterketen goi maila eta garaipen gehiago pilatzen saiatuko da, Aragoiko Itzulian Aberasturi berak eta Mikel Bizkarrak aurreneko biak lortu dituzten ondoren. Guztira, euskal taldeak 51 postu ditu aurreneko hamarretan 13 txirrindulariekin: bi garaipen, bost bigarren eta 11 hirugarren postuak, hain zuzen ere.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Talde ona eta orekatua dugu, dena emateko prest, itzulian lehiatzeko Edurekin (Pradesekin) eta etapa bat bereganatzeko Aberasturirekin. Prades sasoiko eta gogoz beteta helduko da podiuma zapaldu eta gero Yorkshiren eta gure gizona izango da nagusiari begira. Aberasturik, berriz, Aragoiko Itzulian irabazi zuen. Beraz, bi aukera ditugu, bai sailkapenari begira baita esprintei ere. Laguntzeko, lau txirrindulari ditugu: Aitor (Gonzalez) eta Hector (Saez) sasoian iritsiko dira Dunkerquen lehiatu ondoren; Baguesek, ordea, atsedena hartu du; eta Samiterrek ibilbide aproposa du alde".

Bost etapatako ibilbideak bi saio ditu esprinean erabakitzeko, lehendabizikoa eta hirugarrena. Bigarrena, aldapan gora bukatuko da, 1,6 km %4,4ra erripan; laugarrena gorabeheratsua da; eta azkena gogorrena da, Lehen mailako bat eta Bigarren mailako bi mendate tartean.

Ibilbidea:
Etapa 1: Svelvik - Horten, 186 km
Etapa 2: Hønefoss - Asker, 169 km
Etapa 3: Moss - Sarpsborg, 175 km
Etapa 4: Kongsvinger - Brumunddal, 218 km
Etapa 5: Moelv - Lillehammer, 154 km

Taldeak 20 izango dira irteeran, WorldTourreko hiru (Dimension Data, Team LottoNL-Jumbo eta Team Sky), 12 Profesional Kontinental eta bost Kontinental mailakoak.

Beste Euskadi-Murias multzoa arituko da A Travers Les Hauts De France - Trophée Paris-Arras Tour (2.2) itzulian ostiraletik igandera.

Argazkia: Photo Gomez Sport