Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias ez da jaisten 'top ten' postuetatik Norvegian eta Frantzian
Partekatu:      

Euskadi-Murias ez da jaisten 'top ten' postuetatik Norvegian eta Frantzian

18-05-2018

Euskadi-Murias taldeak beste bi postu poltsikoratu ditu ostiralean, Norvegian eta Frantzian. Hain zuzen, Jon Aberasturi garaipena lortzeko lehiatu da berriro ere Norvegiako Tourrean (2.HC), seigarren arabarra hirugarren etapan. Mikel Aristi, berriz, laugarrena sailkatu da A Travers Les Hauts De France - Trophée Paris-Arras Tour (2.2) itzuliaren lehendabiziko saioan.

Euskal taldeak lan egin du tropel buruan Norvegian (Moss - Sarpsborg, 175 km) lau gizonen ihesaldia harrapatzeko eta helmugatik 600 metrotara lortu egin dute. Esprinean, Dylan Groenewegen (TLJ) azkarrena izan da berriro ere eta bigarren garaipena eskuratu du, Edvald Boasson Hagen (DDD) aurkariaren aurretik eta Aberasturi seigarren postua helmugaratuta.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Kokapen txarrak ez dio aukerarik eman Aberasturiri irabazteko lehian borrokatzeko, baina taldeak garaipena gertu izaten jarraitzen du. Prades, berriz, sasoian da eta itzulia bereganatzen saiatuko da azken egunean, etapa nagusia da-eta".

Aritz Bagüés, Aitor González, Héctor Sáez eta Sergio Samitier taldekideek Aberasturi eta Prades babesten dute, Xabier Muriel zuzenduta. Laugarren etapak ibilbide gorabeheratsua du; eta azkena gogorrena da, Lehen mailako bat eta Bigarren mailako bi mendate tartean.

Frantzian, Aristi izan da onena, laugarrena gipuzkoarra helmugan, A Travers Les Hauts De France - Trophée Paris-Arras Tour (2.2) aurreneko etapan, Le Cateau-Cambrésis y Villers-lès-Cagnicourt, 121,7 kilometrokoa.

Ander Barrenetxea, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo dira Aristiren taldekideak, Rubén Pérezen zuzendaritzapean.