Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias-ek burua agertu du Tour of the Alps saio nagusian
Partekatu:      

Euskadi-Murias-ek burua agertu du Tour of the Alps saio nagusian

17-04-2018

Euskadi-Murias nabarmendu da Tour of the Alps itzuliaren bigarren etapa nagusian, Alpe di Pampeago-n amaituta. Mikel Bizkarra-k onenen gertutik bukatu du saioa eta Oscar Rodriguez eguneko ihesaldian sartu da.

Bizkarra-k buruko multzoari eutsi dio bi kilometrora arte, Chris Froome, Fabio Aru, Thibaut Pinot edota Miguel Angel Lopez izarrekin batera. Hain zuzen, Astana-ko kolonbiarra gailendu da Alpe di Pampeago gainean eta Ivan Ramiro Sosa (Androni) da lider berria. Euskal igotzailea, berriz, 16. sailkatu da minutu batera, 2.900 metrotako desnibelaren etapan.

Oscar Rodriguez, ordea, lasterketa burua izan da egunean zehar. Izan ere, ihes eginda ibili da beste bost txirrindulariekin, Jauregui (Ag2r La Mondiale), Mosca (Wilier Triestina Selle Italia), Rabitsch (Team Felbermayr Simplon), Frapporti (Androni Giocattoli) eta Goldstein (Israel Academy). Berriro ere, maila erakutsi du 22 urteko txirrindulari nafarrak, Miguel Indurain SN eta Zornotzako Udaberri Klasika probetan bezala.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Mikel-en maila oso ona izan da mendiko goi mailako saioan; izan ere, onenen gertutik amaitu da eta horien batzuek faboritoak dira hurrengo Italiako Giroan. Oscar, berriz, ihesaldian azaldu da. Beraz, Euskadi-Murias nabarmentzen ari da itzuli ospetsuetan, hasiberriak garen arren".

Fernando Barceló, Aitor González, Mikel Iturria, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo taldearen beste bost gazteak dira Italian. Tour of the Alps itzulia ostiralean amaituko da beste hiru etapa jokatuta.

Artxiboko argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium