Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, gogoz beterik Tour of the Alps itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, gogoz beterik Tour of the Alps itzulian

15-04-2018

Euskadi-Murias taldea Tour of the Alps ospetsuan lehiatuko da bihartik aurrera ibilbide menditsuan.

Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Aitor González, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo euskal multzoaren zazpi txirrindulariak izango dira aritzeko bost etapatan astelehenetik ostiralera.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldea bikoiztea erraza ez den arren, talde polita dugu ibilbide zorrotzean lehiatzeko. Zalantzarik gabe, lasterketa zaila izango da; izan ere, Italiako Giroa prestatzan ari diren hainbat txirrindularik parte hartuko dute. Edonola ere, erronka ederra da taldearentzat eta dena emango dugu errepidean beti bezala. Bide batez, Italiako zaleek taldea ezagutzeko aukera izango dute. Eta niretzat zenbait ohiko lagun berriro topatzeko aukera ezin hobea izango da, baita txirrindularitzaren italiar izatea berrartzeko ere".

Partaidetza goi mailakoa izango da, 20 taldekoa, WorldTour mailako bederatzi eta Profesional Kontinental zortzi, hain zuzen ere. Chris Froome, Fabio Aru, Thibaut Pinot, Miguel Ángel López edota Domenico Pozzovivo izen batzuk besterik ez dira irteeran.

Guztira, 10 mendate eta 13.100 metroko desnibela ditu ibilbideak; saio bat Alpe di Pampeago gainean bukatu da, asteartean; eta Mundial-aren Innsbruck zirkuitoan amaituko da lasterketa, ostiralean.

Ibilbidea:
Astelehena. Etapa 1: Arco - Folgaria, 134,6 km
Asteartea. Etapa 2: Lavarone - Fiemme/Alpe di Pampeago, 145,5 km
Asteazkena. Etapa 3: Ora/Auer - Merano/Meran, 138,3 km
Osteguna. Etapa 4: Chiusa/Klausen - Lienz, 134,3 km
Ostirala. Etapa 5: Rattenberg - Innsbruck, 161,6 km

Argazkia: Photo Gómez Sport