Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias-ek kemena erakutsi du Italian
Partekatu:      

Euskadi-Murias-ek kemena erakutsi du Italian

19-04-2018

Euskadi-Murias-ek izaera azaldu du berriro ere gaur, Tour of the Alps (2.HC, Italia) itzuliaren laugarren saioan, 134 kilometrokoa Kleusen-Chiusa eta Lienz bitartean, Mikel Bizkarra itzelarekin; baita Mikel Iturria ere azaldu da.

Bizkarrak maila erakutsi du eta protagonista nagusia izan da goi mailako ihesaldian: Hermans (Israel), Dupont (AG2R), De la Cruz (Team Sky), Villella (Astana), Grossschartner (Bora), Meintijes (Dimension Data), Padun (Bahrain) eta Durasek (UAE).

Igotzaile bizkaitarrak ez du etsi eta eraso jo du lasterketa buruan amorea emateko azkenean helmugatik 21 kilometrotara. Edonola ere, ez da Euskadi-Murias taldearen azken ahalegina izan; Iturria ezustea ematen saiatu egin da eta maillot berdea erakutsi du gipuzkoarrak azken igoeraren baino lehen.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Bizkarra bikain aritu da. Ihes eginda ibili ondoren, adorea azaldu du eta erasoa jo du izen handiko multzoan eta protagonista izan da beste behin. Gero, Iturria saiatu da taldearen lehiakortasuna erakusten goi mailako itzulian eta Italiako Giroaren baino lehen".

Astana taldeko Luis Leon Sánchezek saioa eskuratu du eta FDJ taldeko Thibaut Pinotek lidergoari eutsi dio. Ostiralean ospatuko da azken etapa Innsbruckeko Mundialeko ibilbidean.

Argazkia: Tour of the Alps