Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Oscar Rodriguezek urrezko podiuma erdietsi du Italian
Partekatu:      

Oscar Rodriguezek urrezko podiuma erdietsi du Italian

20-04-2018

Euskadi-Murias taldeak eta Óscar Rodríguez gazteak amaiera ikusgarria eman diote Tour of the Alps itzuliaren azken etapan. Txirrindulari nafarrak Mendia irabazi du eta goi mailako podiuma zapaldu du, dena ematen azken metrora arte.

Oscarrek eguneko ihesaldia harrapatu du -bigarren egunean bezala- eta buruan igo du lehendabiziko gaina. Tropelak harrapatu duen arren, ez du etsi eta aurreneko postua erdietsi du berriro ere Innsbruckeko Mundialaren zirkuitoan.

Mikel Bizkarrak, berriz, onenekin azaldu du burua ia amaiera arte eta lehendabiziko 20en artean sailkatu da, matxura izan duen arren baita bizikletaz aldatu behar izan duen arren bizkaitarrak.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Euskadi-Murias taldearen lanaren merezitako saria da. Emaitza itzela da. Podium ikaragarria da goi mailako lasterketan. Oscar Rodriguezek Mendiko saria eskuratu du proba ospetsuan. Izan ere, sailkapen nagusia besterik ez da begiratu behar (Pinot, Pozzovivo eta Miguel Angel Lopez). Euskadi izenari distira ematen lortzen ari gara mailarik goreneko probetan eta munduko talderik eta txirrindularirik onenekin. Indarrak batzeko unea heldu da proiektu honek merezi duen etorkizuna izateko".

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium