Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak podiumak zapaltzen ditu
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak podiumak zapaltzen ditu

25-04-2019


Enrique Sanzek hirugarren postua poltsikoratu du Gaztela eta Leongo Itzuliaren lehendabiziko etapan, 181 km Belorado eta Castrojeriz bitartean. Euskadi-Murias taldeak sasoiko dela azaldu du berriro ere, beti protagonista, eta denboraldiko zortzigarren podiuma eskuratu du.

Haizeak, euriak eta Altorero (1ª) mendateak lasterketa hautsi dute. Aurretik, 80 bat txirrindulari geratu dira buruan, Mario González, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez eta Enrique Sanz, tartean. Azken kilometroetan, berriz, 10 ziklistek ihes egin dute eta Sanz eta Saez lehiatu dira garaipena lortzeko. Esprinean, itxita ikusi du bere burua Sanzek eta hirugarren postua besterik ez du lortu; Saez, ordea, 7. sailkatu da.

Ostiralean, bigarren etapa ospatuko da, Fromista – Villada, 170,3 km, eta esprina espero da helmugan, haizeak ekiditzen ez badu.  Mikel Aristi, Urko Berrade, Mario González, Beñat Intxausti, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz eta Héctor Sáez zazpi txirrindulariak dira, Xabier Muriel zuzenduta.

ALPEAK

Euskadi-Murias taldeak maila bikaina erakutsi du Alpeetako Itzulian, Italian. Izan ere, Mikel Bizkarra eta Mikel Iturria taldekideek oso gertu izan dituzte onenak eta Sergio Samitier gazteak Mendiko Saria sendotu du laugarren etapan, Pinè - Cles, 134 km.

Samitierrek eguneko ihesaldia harrapatu du eta lehenengo postua erdietsi du Forcella di Brez (1ª) mendatean. Beraz, podiuma zapaldu du hirugarren egunez Mendiko Sariari eutsi dio-eta.

Faboritoen artean, Bizkarrak handinahia erakutsi du Passo Predaia (2ª) azken mendatean eta saiatu da onenen gurpila jarraitzen, halanola, Team Sky taldeko Sivakov liderra, Geoghegan eta Froome baita Nibali eta Majka aurkariena ere. Ezin izan du azken zatian baina bigarren multzoan helmugaratu da Iturriarekin batera; 9.a eta 13.a sailkaturik bizkaitarra eta gipuzkoarra, hurrenez hurren. Nagusian, Urnietakoa 11. postuari heldu dio.

Itzulia ostiralean amaituko da beste mendiko saioan, Caldaro/Kaltern - Bolzano/Bozen 147,8 km, eta bi mendateekin, Collalbo/Klobenstein (2ª, 84,2 km) eta San Genesio/Jenesien (1ª, 113,7 km); guztira 3.100 metroko desnibela gainditu beharko dute txirrindulariek.

Argazkia: Tour of the Alps Press Office

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium