Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Sergio Samitierrek Mendiko Saria irabazi du Alpeetan
Partekatu:      

Sergio Samitierrek Mendiko Saria irabazi du Alpeetan

26-04-2019

Euskadi-Murias lehiatu da garaipena lortzeko Alpeetako Tourreko azkenengo saioan, Caldaro-Bolzano, 147,8 km. Izan ere, Mikel Bizkarra eguneko ihesaldian sartu da. Sergio Samitier gazteak, berriz, Mendiko Saria eskuratu du.

Euskal taldeak aurpegia eman du berriro ere euripean. Fernando Barceló, Mikel Bizkarra eta Sergio Samitier taldekideak lehendabiziko 18 gizonen ihesaldian sartzen ziren. Azkenean, zazpi txirrindularik eusten zioten buruari, Bizkarrak haien artean. Zazpi horiek Collalbo/Klobenstein (2ª, km 84,2) eta San Genesio/Jenesien (1ª, km 113,7) gainditzen zituzten; Masnada eta Quintero buruan azken horretan.

Helmugan, Bizkarrak 11. postua lortu du; Barcelok 20.a eta Iturriak 21a. Eguneko laugarren taldea izan da Euskadi-Murias, Team Sky, Astana eta Bahrain Merida taldeek besterik ez dute gainditu. Nagusian, 14. eta 16. sailkatu dira Bizkarra eta Iturria, hurrenez hurren.

Samitierrek eguna eta itzulia betetzen zuen; Mendiko Saria irabazten zuen aragoiarrak iazko Oscar Rodriguezen lekukoa hartzen. Horrenbestez, Jon Odriozolaren mutilek marka uzten zuen Italian berriro ere.

Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo lehiatu diren zazpi txirrindulariak dira, David Echavarriren zuzendaritzapean. Zazpi horiek Giro dell' Appenninos (1.1) klasikoan arituko dira igandean.

GAZTELA ETA LEON

Gazteta eta Leongo Itzulian, ordea, Hector Saez izan da txirrindularirik onena, zortzigarrena hain zuzen ere.

Enrique Sanz, Mario González eta Sáez aurreneko tropelean sartzen ziren. Haizea zela-eta, zortzi gizon besterik ez dira geratu aurrean, Saez haien artean, eta zortzigarren postua poltsikoratu du. Sailkapen nagusian, bosgarrena da Saez, eta zazpigarrena da Enrique Sanz.

Itzulia, larunbatean bukatuko da, León-Villafranca del Bierzo, 151,8 km. Saioak ibilbide bihurria du hasieran, Foncebadón (2ª, 71,7 km) eta Onamio (3ª, 96km) mendateekin, baina errazagoa amaieran.

Argazkia: Tour of the Alps Press Office

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium