Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, maila ematera Alps Itzuliaren mendateetan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, maila ematera Alps Itzuliaren mendateetan

21-04-2019

Euskadi-Murias bigarren urtez lehiatuko da Tour of the Alps (2.HC) Italiako itzulian, ibilbide menditsuan eta bost etapatan ospatzeko astelehenetik ostiralera.

Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak dira, David Echávarri zuzenduta. Bagüés lehiatzera itzultzen da Volta ao Alentejo itzulian izan zuen erorketaren ondoren; Barceló, Bizkarra, Iturria eta Samitier, berriz, Euskal Herriko Itzulian aritu ziren. Igandean, Giro dell' Appennino (1.1) klasikoan parte hartuko dute.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Ospeko itzulia da eta Giroa baino lehen ospatzen da. Horregatik, maila altua izango da errepidean. Guk ilusioa dugu maila ederra emateko Bizkarra, Samitier edo Barcelo taldekideekin. Multzo polita da Froomen Sky taldearen eta Italiako taldeeen aurka egiteko".

Ibilbidea:
Astelehena. 1. etapa: Kufstein - Kufstein, 144,0 km
Asteartea. 2. etapa: Reith im Alpbachtal - Scena/Schenna 178,7 km
Asteazkena. 3. etapa: Salorno/Salurn - Baselga di Pinè 106,3 km
Osteguna. 4. etapa: Baselga di Pinè - Cles 134,0 km
Ostirala. 5. etapa: Caldaro/Kaltern - Bolzano/Bozen 147,8 km

Guztira, 20 talde izango dira irteeran, WorldTour mailako bost eta Kontinental Profesional bederatzi. Chris Froome eta Vincenzo Nibali bertan izango dira. Geraint Thomas (2017) eta Thibaut Pinot (2018) azken irabazleak dira.

Beste multzo bat, Mikel Aristi, Gari Bravo, Mario González, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez eta Héctor Sáez, Tro-Bro Léon (1.1) klasikoan lehiatuko dira, Frantziako Kopakoa eta 205,4 km ditu Plouguerneau eta Lannilis bitartean. "Roubaix txikia" ezagututa, harbidezko eta lurrezko 27 atal ditu, 56 kilometroan hasita. 21 taldek parte hartuko dute. Iaz, Mikel Aristi zazpigarren sailkatu zen.

Argazkia: Photo Gomez Sport