Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Omango Tourra, erronka berria Euskadi-Murias taldearentzat
Partekatu:      

Omango Tourra, erronka berria Euskadi-Murias taldearentzat

15-02-2019

Aurreneko aldiz, Euskadi-Murias lehiatuko da Omango Tourrean, Amaury Sport Organisation (ASO) antolaturiko itzulian, sei egunetan zehar larunbatetik hurrengo ostegunera arte hain zuzen ere.

Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Mario González, Julen Irizar, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez eta Dani Viejo dira zazpi txirrindulariak, Xabier Muriel zuzenduta.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Ilusioz beteta goaz, Mikel Aristi eta Dani Viejo esprintetan sartzeko. Bestetik, asmoa dugu sailkapen nagusia saiatzea Mariorekin. Besteek laguntzen eta ihesaldietan sartzen saiatuko dira taldea nabarmentzeko lasterketa garrantzitsuan. Zalantzarik gabe, Mikel Bizkarraren baja nabaritu dugu. Ibilbideari begira, ordekan eta erraza dela ematen du, baina uste den baino gogorragoa da. Izan ere, lau etapa gorabeheratsuak dira; bosgarrena Green Mountain gainean amaituko da; hirugarrena, ordea, 2,5 kilometroko aldapan %10era".

Ibilbidea:
Larunbata. 1. etapa: Al Sawadi Beach-Suhar Corniche, 139 km
Igandea. 2. etapa: Royal Cavalry Oman-Al Bustan, 158 km
Astelehena. 3. etapa: Shati Al Qurum-Qurayyat, 192 km
Asteartea. 4. etapa: Yiti (Al Sifah)-Oman Convention & Exhibition Center, 125 km
Asteazkena. 5. etapa: Samayil-Al Jabal Al Akhdar (Green Mountain), 152 km
Osteguna. 6. etapa: Al Mouj Muscat-Matrah Corniche, 136 km

Guztira, 18 talde izango dira irteeran: AG2R La Mondiale, Astana, Bahrain-Merida, CCC Team, Dimension Data, Katusha-Alpecin eta UAE Team Emirates (WorldTour); Euskadi-Murias, Arkéa-Samsic, Cofidis, Delko Marseille, Direct Energie, Rally Cycling, Roompot-Charles, Sport Vlaanderen, Vital Concept, Wanty-Gobert y WB Veranclassic (Kontinental Profesional).

Fabian Cancellara, Robert Gesink, Peter Velits, Chris Froome, dos veces, Rafael Valls, Vincenzo Nibali, Ben Hermans y Alexey Lutsenko txirrindulariek irabazi dute itzulia.

Argazkia: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium