Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Omaneko Tourra, muga berria Euskadi-Muriasentzat
Partekatu:      

Omaneko Tourra, muga berria Euskadi-Muriasentzat

03-01-2019

Omaneko Tourra berritasunik nagusiena izango du Euskadi-Murias taldeak 2019. urteko denboraldiaren hasieran. Amaury Sport Organisation (ASO) antolatutako Asiako itzuliak euskal taldea gonbidatu du hamargarren ekitaldian lehiatzeko.

Probak 'Hors Catégorie' (2.HC) maila du eta otsailaren 16tik 21era ospatuko da sei etapatan. Aurten, Frantziako Tourraren ASO-k antolatzen duen lasterketa guztien izen-ematea zabaldu dio Jon Odriozolaren Kontinental Profesional taldeari, 'Grande Boucle' nabarmenduta. Beraz, Oman beste muga gaindituta du Euskadi-Muriasek.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Omanera gonbidapena eskertu nahi diogu ASO-ri. Beste urratsa da gure harremanetan. Guretzat, oso garrantzitsua da lehiatzea Omanen; izan ere, beste lasterketa mota ezagutzeko aukera da eta ospekoa nazioarteko egutegian. Urtetik urtera, gure egutegia hobetzen dugu eta horixe da helburua".

Iaz, Euskadi-Murias hainbat ASO-ren lasterketetan aritu zen eta protagonista nagusia izan zen: Oscar Rodriguezek saio garaipena lortu zuen Espainiako Itzulian, Edu Pradesek Turkiako Tourra irabazi zuen eta bigarren sailkatu zen katalunyarra Yorksire Tourrean; gainera, taldea Catalunyako Itzulian eta Paris-Tours klasikoan aritu zen.

Omaneko ibilbidea ezagutzeko dago, baina ordekako saioak espero dira esprinean helmugaratzeko. Jabal Al Akhdhar gorako amaiera, berriz, salbuespena izango da, 11 kilometroko igoera da, hain zuzen ere. Asiako itzuliak hamargarren ekitaldia ospatuko du 2019. urtean. Fabian Cancellara, Robert Gesink, Peter Velits, Chris Froome -bi aldiz-, Rafael Valls, Vincenzo Nibali, Ben Hermans eta Alexey Lutsenko txirrindulariek irabazi dute orain arte.

Bestetik, euskal multzoa hurrengo astean bilduko da, urtarrilaren 8tik 14ra, Benidormen talde osoarekin: Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Urko Berrade, Mikel Bizkarra, Garikoitz Bravo, Mario González, Julen Irizar, Beñat Intxausti, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cózar, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez, Sergio Samitier, Enrique Sanz, Gotzon Udondo eta Daniel Viejo.

Aurkezpen ofiziala, berriz, Errenterian (Gipuzkoan) izango da urtarrilaren 23an eta 'Challenge de Mallorca' (urtarrilak 31-otsailak 3) eta 'Grand Prix Cycliste la Marseillaise' (otsailak 3) aurreneko lasterketak izango ditu Euskadi-Muriasek.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium