Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Beñat Txoperena, Mendiko Sariaren liderra Turkian; Enrique Sanz 7.
Partekatu:      

Beñat Txoperena, Mendiko Sariaren liderra Turkian; Enrique Sanz 7.

09-10-2018

Euskadi-Murias taldeak marka utzi du Turkiako Tourreko lehendabiziko etapan (Konya-Konya, 148,4 km). Beñat Txoperenak Mendiko lidergoari heldu dio eta Enrique Sanz 7. sailkatu da helmugan.

Beñat Txoperena eta Ander Barrenetxea taldekideek bost gizonen eguneko ihesaldia harrapatu dute. Nafarrak bi eguneko gainak irabazi ditu eta podiuma zapaldu du beraz.

Tropelak bi euskaldunak harrapatu ditu helmugatik 12ra. Max Richeze (QST) izan da azkarrena eta Sanz zazpigarren postua poltsikoratu du.

Sailkapen nagusian, Txoperena bosgarrena da eta Sanz bederatzigarrena. Bigarren saioa (Alanya-Antalya, 149,6 km) esprinean amaitzekoa da.

Rubén Pérez, kirol zuzendaria: "Txoperenak eta Barrenetxeak gure aztarna utzi dute ihelsadian sartuta, beti lehiakor izaten gure txirrindulariak. Gainera, Mendiko Saria irabazi dugu eta maillot jantziko dugu hurrengo gi egunetan. Helmugan, Sanz laguntzen saiatu gara eta zazpigarren postua erdietsi du, maila polita eskaintzen. Beraz, taldea oso ondo hasi da itzulia, denboraldian zehar bezalaxe, eta espero dugu horrela amaitzea Turkiako Tourra".

Argazkia: Tour Presidential of Turkey

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium