Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Edu Prades eta Euskadi-Murias, egundoko garaipena Turkian
Partekatu:      

Edu Prades eta Euskadi-Murias, egundoko garaipena Turkian

14-10-2018

Edu Pradesek sekulako garaipena lortu du Euskadi-Murias taldearentzat Turkiako Tourrean, WorldTour mailakoa, urrezko ginga Jon Odriozolaren euskal taldearen denboraldi bikainari.

Seigarren eta azken etapan Istanbulen, Prades bigarren helmugaratu da -Sam Bennettek (BOH) irabazi du- eta gainsariei zein postuei esker sailkapen nagusia poltsikoratu du. Turkian Rubén Perezek zuzendu duen taldeak ausardia eta kemena erakutsi ditu; horrek saria jaso du. Mikel Aristi, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz eta Beñat Txoperena sei taldekideak izan dira egunero lan egiten eta garaipena ederto ospatu dute gaur.

Turkiako Tourra goi mailakoa izan da; izan ere, WorldTourreko bederatzi talde lehiatu dira, Astana, Bahrain-Merida, BMC Racing Team, Bora-hansgrohe, QuickStep, Team Katusha-Alpecin, Team Sunweb, Trek-Segafredo eta UAE Team Emirates, gehi hamar Profesional Kontinental mailakoak. Sailkapen nagusian, Pradesek ospeko aurkariak menderatu ditu,  Lutsenko (Astana), Haas (Katusha-Alpecin), Ulissi (UAE Team Emirates) eta Felline (Trek-Segafredo). Egia esan, Pradesek itzuli ederra biribildu du: Enrique Sanzek 7. eta 8. postuak erdietsi zituen aurreneko bi egunetan; Mikel Aristik 10.a hirugarrenean, Pradesek 3.a eskuratu zuen laugarrenean eta 2. azken etapan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Apaltasunarekin, Euskaltel-Euskadik 10 urtetan lortu zuena batean besterik ez lortu dugu guk, lan askori esker eta baliabide gutxiagorekin. Garaipen handia lortu genuen Espainiako Vueltan. Hors Catégorie itzulia irabazi dugu. WorldTour itzulia bereganatu dugu. Euskadi izena eramaten dugu eta Euskal Herria osoa ordezkatu dugu. Babesa garbia eskatzeko unea heldu da, zalantzarik gabe. Eskerrik asko jaso dugu ehunka mezu eta babeslei. Mailarik gorenera proiektu hau eramaten jarraituko dugu, baina, beti bezala, guztien laguntza behar dugu. Eskerrik asko Euskadi-Murias talde osoari!”.

Edu Prades: "Helmuga ezagutzen nuen. Gainsaria garrantzitsua zen eta posturik onena bereganatzeko borrokatu dut nik eta taldeak. Asmoa nuen lehenago erasoa jotzea baina amaiera arte itxaron behar izan dut; edonola ere, ezin hobeto atera da dena. Erorketa espero nuen egia esan eta horregatik barrutik hartu dut bihurgunea eta gainditu dut. (Irabaztea) oso zaila zen, hainbat gizon azkarrak ziren bertan. Taldearentzat garaipen ikaragarria da, egundokoa WorldTourreko itzulian".

Guztira, Euskadi-Murias taldeak hamar garaipen pilatu ditu aurten baita 36 aldiz igo dute podiumera taldekideek goi mailan. Oscar Rodriguezen garaipena Espainiako Vueltan eta Pradesenak Norvegiako eta Turkiako itzulietan ahaztezinak izango dira denboraldi zoragarrian.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium