Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Edu Pradesek beste podium handia eskuratu du Turkian
Partekatu:      

Edu Pradesek beste podium handia eskuratu du Turkian

12-10-2018

Euskadi-Murias taldeko Eduard Prades hirugarren sailkatu da Turkiako Tourreko laugarren saioan, Marmaris - Selçuk, 205,5 km, WorldTourreko itzuli honen saio nagusian.

Alexey Lutsenko (Astana) eta Diego Ulissi (UAE Team Emirates) aurkariek besterik ez dute gainditu Prades gaineko helmugan. Sailkapen nagusian, hirugarren postua du Katalunyako txirrindulariak. Prades taldearen lana biribildu du Selçuk (2ª) mendatean, sei kilometro %7ra.

Beraz, Euskadi-Muriasek maila bikainari heldu dio Turkian, hain zuzen, top10 lortu ditu etapa guztietan: Enrique Sanzek 7. eta 8. postuak erdietsi zituen aurreneko bi egunetan; Mikel Aristik 10.a atzo eta Pradesek 3.a eskuratu du gaur. Beñat Txoperenak, berriz, Mendiko Sariaren lidergoa galdu du.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Espainiako Vuelta handia bete ondoren, taldeak hazten jarraitzen du eta irabazteko lehiatu da berriro ere WorldTourreko beste itzuli batean. Beraz, Euskadi mailarik gorenean dela erakusten dugu beste behin Euskadi-Murias taldeari esker. Bestetik, Edu Prades goraipatu nahi dut; izan ere, asko eskaini digu denboraldian zehar".

Euskal taldeak urteko azken lasterketan lehiatzen da Turkian egundoko denboraldia burututa bederatzi garaipenekin -eta 34 podiumekin-, Espainiako Vueltan Oscar Rodriguez lortutakoa nabarmentzen. Pradesek berak sekulako 2018. urtea egin du: Norvegiako Tourra irabazi zuen, bigarrena izan zen Yorskhire Tourrean, hirugarren Gaztela eta Leonen edota laugarren Luxemburgon.

Mikel Aristi, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Eduard Prades, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz eta Beñat Txoperena taldearen zazpi txirrindulariak dira Turkian, Ruben Perezen zuzendaritzapean. Lasterketa igandean amaituko da beste bi etapa ospatuta eta podiuma dago jokoan. Prades hirugarrena da nagusian sei segundora.

Argazkia: Iraia Calvo

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium