Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
"Handia" egin dute Pradesek eta Euskadi-Murias taldeak Yorkshiren
Partekatu:      

"Handia" egin dute Pradesek eta Euskadi-Murias taldeak Yorkshiren

04-05-2018

Edu Pradesek, hirugarrena, amaiera bikaina eman dio Euskadi-Murias taldearen egunari Tour de Yorkshire probaren bigarren etapan, Barnsley-Ilkley, 149 km. Gari Bravok, berriz, eguneko ihesaldia harrapatu du.

Euskal taldeak, Jon Odriozola eta Xabier Muriel zuzenduta Britainia Handian, sekulako itxura eta nortasuna erakutsi ditu berriro ere. Gaur, maila gorenean eta eszenatoki itzelean egin du, hain zuzen ere. Julen Irizar, 23 urte, ihes egiten saiatu da zorterik gabe, baina Bravok bai lortu du helburua beste hiru txirrindulariekin. Ihesaldia amaituta, Euskadi-Muriasek Prades babestu du helmugako aldapari aurre egiteko, 1,8 km %8,2ra.

Katalunyarrak taldearen lana burutu behar zuen eta nola egiten zuen gainera. WorldTourreko sei talde diren arren, dena eman du garaipenaren bila azken marraraino, hirugarren sailkatuta; Cort Nielsenek (AST), irabazlea, eta Van Avermaetek (BMC), olinpiar txapelduna eta Roubaixeko garailea, besterik ez dute gainditu Prades.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Egundoko mailan eta aparteko zaleen aurrean, Euskadi-Muriasek erakustaldi itzela eman du. Julen saiatu da lehenago; gero, Gari protagonista nagusia izan da ihesaldian. Ohorezko matrikula Pradesek jarri du. Egun handia da Euskadirentzat eszenatoki ikaragarrian. Ez dut inoiz hainbat jende ikusi errepidean, ezta Tourrean ere. Euskadi izena maila gorenera eramatea lortu dugu goi mailako lasterketetan. Unea heldu da bultzakada emateko proiektu handi hau sendotzeko. Ezin naiz harroago egon talde honetaz".

Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Cyril Barthe, Gari Bravo, Julen Irizar eta Edu Prades euskal taldearen zazpi txirrindulariak dira Britainia Handiko lurretan. Larunbateko hirugarren etapak ibilbide gorabeheratsua du.

Argazkia: Tour de Yorkshire

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium