Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturi, beste podiuma Euskadi-Muriasentzat Yorkshiren
Partekatu:      

Jon Aberasturi, beste podiuma Euskadi-Muriasentzat Yorkshiren

05-05-2018

Euskadi-Murias taldeak ohorezko postua bereganatu du berriro ere. Jon Aberasturik beste podiuma erdietsi du euskal taldearentzat Tour de Yorkshiren probaren hirugarren saioan, 181 kilometrokoa Richmond eta Scarborough bitartean. Edu Prades hirugarrena da sailkapen nagusian.

Jon Odriozola taldeak beste erakustaldia eskaini du Britainia Handian, ASO antolatutako lasterketan. Gaur, Aberasturi izan da protagonista nagusiena, hirugarrena helmugan, abiadura moteldu izan behar duen arren. Taldekideek arabarra babestu dute tropelean garaipenaren aldeko apustu argian. Hala eta guztiz ere, ezin izan du dena eman, itxita, eta hirugarren postua besterik ez du poltsikoratu tamalez. Lehenago, Cyril Barthe, 22 urte, ustekabea ematen saiatu da azken kilometroetan.

Prades, bestetik, 11.a helmugaratu da eta hirugarren postuari eusten dio nagusian; Magnus Cort Nielsen (AST) liderraren 12 segundora. Laugarren eta azken saioa Tour de Yorkshire itzuliaren gogorrena da, Halifax - Leeds, 189,5 km, aldapaz gainezka, sei mendate puntuagarriak dira, hain zuzen ere.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Gure maila sekulakoa da. Foto-finish dela-eta leku batean eta itxita geratu dela-eta Aberasturi bestean ezin izan dugu bi garaipen jarrian lortu. Edonola ere, bigarren eta hirugarren postuek talde honen egundoko maila erakusten dute. Horregatik, garbi izan behar dugu gauza bat: postu itzel horiek lasterketa horietan, WorldTour mailaren taldeekin eta txirrindulari handiekin, arrakasta bada proiektu honentzat. Eskerrik asko denei jaso ditugun zorion guztiei esker. Bide hori jardun behar dugu; izan ere, taldea egiten ari dena benetako erakustaldi delako".

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium