Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, maila ematera Tour de Yorkshire itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, maila ematera Tour de Yorkshire itzulian

02-05-2018

Euskadi-Murias-ek goi mailako partaidetza eusten dio eta Tour de Yorkshire (2.1) itzulian lehiatuko da ostegunetik igandera, ASO antolatuta Britainia Handian.

Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Cyril Barthe, Gari Bravo, Julen Irizar eta Edu Prades euskal taldearen zazpi txirrindulariak izango dira Xabier Muriel zuzendaritzapean. Beste multzo bat Vuelta a Madrid itzulian lehiatuko da ostiraletik igandera.

Guztira, 20 taldek parte hartuko dute: WorldTourreko sei (Astana, BMC, Dimension Data, Katusha-Alpecin, Team Sky eta Team Sunweb), zazpi Profesional Kontinental eta zazpi Kontinental mailakoak.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Itxura ona ematea garrantzitusa da, Tour of the Alps itzulian bezala, baita emaitzak lortzeko aukerak izango ditugu ere. Hain zuzen, Pradesentzat dira etapa gehienak, mendate gogorrak baina motzak dira; multzoetan helmugaratzeko. Beste egun batean esprinean izango da eta Aberasturiren alde egingo dugu topera; indarrez badakigu irabazteko gai dela edozein lekutan. Bestetik, Bravok nagusi ona egin lezake, baina tripakoak izan zituen Asturiasen. Azkenik, Julen, Cyril edo Mikel gazteak laguntzeko dira. Talde polita da beraz. ASOk antolantzen duen lasterketa da eta nabaritzen da. WorldTour mailako talde asko dira. Sky etxean da eta normalean gustatzen zaio maila ematea. Horregatik, arrakasta da gonbidapena jasotzea hasteko".

Ibilbidea:
Osteguna. 1ª etapa: Beverley - Doncaster, 182 km
Ostirala. 2ª etapa: Barnsley - Ilkley, 149 km
Larunbata. 3ª etapa: Richmond - Scarborough, 184 km
Igandea. 4ª etapa: Halifax - Leeds, 189,5 km

Aurreneko eguna errezena dela ematen du. Bigarren saioak, berriz, aldapan gora bukatuko du, 1,8 km %8,2ra. Hirugarrenak ibilbide gorabeheratsua du; azkena gogorrena da, sei mendate ditu atsedenik gabe Leeds hirira heldu baino lehen.

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium