Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Van Avermaetek besterik ez du gainditu Euskadi-Murias Yorkshiren
Partekatu:      

Van Avermaetek besterik ez du gainditu Euskadi-Murias Yorkshiren

06-05-2018

Edu Pradesek, bigarrena, podiuma zapaldu du Tour de Yorkshire (2.1, Britainia Handia) amaieran eta biribildu du Euskadi-Murias taldearen aparteko emaitza. Greg van Avermaetek (BMC) bakarrik aurreratu du Prades.

Euskal taldeak eta Pradesek goi maila erakutsi dute berriro ere eta txirrindulari katalunyarrak etaparen eta nagusiaren garaipenak bilatu ditu amaiera arte Van Avermaeten aurka ; belgikarrak -olinpiar txapelduna eta Paris-Roubaix irabazlea- 2. postua erdietsi du saioan, eta Pradesek, berriz, 5.a, Stephane Rossetto (COF) irabazitako etapan.

Nagusian, 9" segundoko aldea atera dio Van Avermaet Pradesi, ASO antolatutako lasterketan eta WorldTourreko sei taldekin lehian. Beraz, urrezko itxiera izan da egundoko astearen ondoren: Prades 3.a sailkatu zen bigarren saioan; Aberasturi, berriz, hirugarrenean. Berri txarra Cyril Barthe gazteak eman du lepauztaia apurtuta.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Euskadi-Murias talde handi bat gai izan da goi mailako lasterketan lehiatzeko munduko txirrindularirik eta talderik onenen aurka. Multzoaren lana bikaina izan da eta horri esker bigarren postua poltsikoratu dugu Van Avermaet handiaren atzetik besterik ez. Hamar lasterketa txikiak irabazten baino pozago nago egia esan. Hau askoz handiagoa da. Izan ere, horrek erakusten du ezinezko erronkak lortzeko aukera dagoela ilusioarekin eta lanarekin. Zorionak talde osoari lortu dugun emaitza dela-eta eta eskerrik asko denei jasotako zoriontasunak direla-eta. Tamalez, Cyril erori egin da eta lepauztaia du hautsita".

Guztira, Euskadi-Murias taldeak 41 top10 pilatzen ditu denboraldian, 11 txirrindulariekin eta 17 lasterketetan, hain zuzen ere. Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Cyril Barthe, Gari Bravo, Julen Irizar eta Edu Prades lehiatu diren zazpi txirrindulariak dira, Jon Odriozola eta Xabier Muriel zuzendaritzapean.

Hurrengo astean, beste bi itzulitan parte hartuko dute euskaldunek:  4 Jours de Dunkerque (8-13) eta Vuelta Aragón (11-13).

Sanz, 4.a Madrilen

Enrique Sanzek laugarren postua erdietsi du Madrilgo Itzuliaren hirugarren eta azken etapan (Paseo de la Castellana, 99,9 km). Mikel Iturria, berriz, 13. postuan sailkatu da nagusian.

Espero zen bezala, lasterketa esprinean erabaki da 19 itzuli ondoren. Gaur, Sanzek 4. postua besterik ez du bereganatu. Carlos Barbero (MOV) gailendu da eta Edgar Pintok (VFB) irabazi du sailkapen nagusia. Iturriak 13.a amaitu du, irabazlearen denbora berarekin.

Argazkia: Tour de Yorkshire

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium