Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias maila ematen saiatuko da Britainia Handian
Partekatu:      

Euskadi-Murias maila ematen saiatuko da Britainia Handian

01-05-2019

Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Julen Irizar, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Rodríguez eta Héctor Sáez txirrindulariek parte hartuko dute Yorkshireko Tourrean Britainia Handian ostegunetik igandera.

Berriro ere, ASOk gonbidatu du euskal taldea; izan ere, iaz lasterketa ederra egin zuten Jon Odriozolaren mutilek, Edu Prades bigarren sailkatuta.

Mikel Aristi: "Iaz ezagutu nuen itzuli eder hau. Ez dut inoiz ikusi hainbat zale errepidean, herri guztiak ateratzen dira txirrindulariak agurtzera eta arnasa ematera. Ilusio askorekin noa, nire unerik onenean ez nengoen arren. Oso ondu ikusten dut taldea eta gure onena ematen saiatuko gara, beti bezala".

Ibilbidearen lau etapek ez dituzte goi mailako mendateak. Hain zuzen, hasierako biak ordekan dira; azken biak, berriz, gorabeheratsuagoak dira eta muino gehiago dituzte, azkena batez ere.

Ibilbidea:
Osteguna. 1. etapa: Doncaster - Selby, 178,5 km
Ostirala. 2. etapa: Barnsley - Bedale, 132 km
Larunbata. 3. etapa: Bridlington - Scarborough, 132 km
Igandea. 4. etapa: Halifax - Leeds, 175 km

Guztira, 19 taldek parte hartuko dute; lau dira WorldTour mailakoak; zortzi, ordea, Kontinental Profesionalak dira. Euskadi-Murias taldearen beste multzo bat Asturiasko Itzulian lehiatuko da aste honetan, ostiraletik igandea.

Argazkia: Photo Gomez Sport