Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Txirrindularitzaren bi aldeak
Partekatu:      

Txirrindularitzaren bi aldeak

02-05-2019

Euskadi-Murias taldeak txirrindularitzaren bi aldeak bizitu ditu Tour de Yorkshire itzuliaren aurreneko saioan. Cyril Barthe gazteak zazpigarren postua erdietsi du helmugan; Mikel Aristik, berriz, lasterketa utzi du erori ondoren.

182,5 kilometroko Doncaster eta Selby herrien arteko etapa oso gogorra izan da euripean hasieratik amaiera arte. Erritmoa bizia zen eta Aristi lurrean bukatu da, beste txirrindulariak ezin izan ditu-eta ekidin. Bergarakoak kolpe jaso du eskuineko eskuan, baita gorputzaren eskuineko aldean ere, eta jaitsi da bizikletatik. Bihar, mediku azterketak izango ditu Bilbon.

Lasterketan, Jesper Asselman (ROC) herbeheretarrak besoak altxatu ditu eguneko ihesaldia burutzen; Barthek zazpigarren sailkatu da, eta Julen Irizar 13.a. Ostiraleko bigarren etapa antzekoa da baina 132 kilometro besterik ez dute txirrindulariek.

Bestetik, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mario González, Beñat Intxausti, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez eta Daniel Viejo Asturiasko Itzulian lehiatuko dira ostiraletik igandea.

Argazkia: Tour de Yorkshire