Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Aristi-k lasterketa ederra egin du Tro-Bro Léon klasikoan
Partekatu:      

Mikel Aristi-k lasterketa ederra egin du Tro-Bro Léon klasikoan

15-04-2018

Mikel Aristi eta Euskadi-Murias nabarmendu dira Tro-Bro Léon klasikoan, Frantzia-ko Kopa-koa eta 203 kilometrokoa, lurrezko bideetan baita euriarekin eta haizearekin ospatuta ere.

Aristi-k erakustaldia eman du "Le Petit Paris-Roubaix" izenekoa. Bergarakoa ez da bizirik irten besterik ez 27 lurrezko zatitan; podiuma zapaltzeko aukerak izan baditu ere azken metrora arte.

Esprinean, zazpigarren postua poltsikoratu du gipuzkoarrak, sari ederra lasterketan honetan taldeak duen grinarentzat. Cofidis taldeko Christophe Laporte-k besoak altxatu ditu Damien Gaudin (Direct Energie) aurkariaren aurretik. Aristi adi azaldu da lasterketa erabaki denean, azken kilometroak euripean, eta dena eman du proba itzela biribiltzeko.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Lasterketa oso azkarra izan da eta haizeak hasieratik jo du. Gure asmoa Aristi, Cyril (Barthe) eta Héctor (Sáez) zaintzea zen. Alboz haizea jaso dute txirrindulariek eta tropela hautsi egin da, kilometroak kilometro eta lurrezko atalak zirela. Buruan, 17 txirrindulari geratu dira, Aristi tartean. Lasterketa gogorra izan da, 205 kilometro ostean, euriarekin, lokatzarekin eta haizearekin. Mikel-ek lasterketa oso, oso ona egin du. Bere aukera esprina zen; beraz, zazpigarren postua pozik egoteko da".

Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez eta Enrique Sanz beste taldekideak izan dira.

Lehendabiziko urtetik, euskal multzoak apustua egin du Frantzia-ko egutegiaren alde, bereziki Frantzia-ko Kopa-ren alde. Hain zuzen, beste bi probatan lehiatu da Euskadi-Murias asteotan, Paris-Camembert (Jon Aberasturi, 18.) eta Tour du Finistère (Cyril Barthe 26.). Aristik berak maila erakutsi zuen martxoaren bukaeran, Cholet-Pays de Loire eta Classic Loire Atlantique klasikoetan, 11. eta 12. postuak erdietsi zituen-eta, hurrenez hurren.

Astelehenetik aurrera, Euskadi-Murias Italian lehiatuko da Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Aitor González, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo txirrindulariekin 2.HC mailako Tour of the Alps itzulian.

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium