Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Urko Berrade nafarrak jauzia emango du Euskadi-Muriasekin
Partekatu:      

Urko Berrade nafarrak jauzia emango du Euskadi-Muriasekin

01-11-2018

Euskadi-Murias taldeak aukera ematen dio Urko Berraderi (1997, Kordobila, Iruñea) profesional mailan, Lizarte amateur taldetik. Jon Odriozolaren multzoak mailaz igotzen du euskal harrobiko beste gazte bat hurrengo bi denboralditan aritzeko.

Berradek maila erakutsi du 23 urteko azpikoen mailan eman dituen hiru urtetan; dohainak, lana eta taldekidetasuna, hain zuzen ere. Aurten, hori baieztatu du; izan ere, Oteizan altxatu zituen besoak eta Nafarroako erlojupeko txapelketa bereganatu zuen; bigarren sailkatu zen Espainiako Kopako Circuito Guadiana proban eta Salamankako itzuliaren saio batean; eta seigarren amaitu zuen Galiziako eta Valentziako itzulietan. Juniorretan, Ermitagañako Txirrindulari Taldean hazi zen.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Urko hasieratik nabarmendu zen amateur mailan. Ordekan ondo moldatzen den txirrindularia da baita onenekin igotzen du ere sasoiko denean. Azken urtea ez da onena izan Urkorentzat, lesioak eta alergiak direla-medio, baina sasoian izan denean duen maila baieztatu du. Genetikoki baldintza oso onak ditu eta jarraitasuna izatekotan zeresana emango du ziur asko".

Urko Berrade: "Jauzi hau ematea egundokoa da, hau bizitzan gehiago gustatzen zaidana delako eta urrats oso garrantzitsua da, beraz. Egun, Euskadi-Murias taldea lekurik onenatarikoa da jauzia emateko, eta etxeko taldea da gainera. Aurpegi ezagun asko ditut taldean. Aurten, berriz, ezin izan dut nire onena eman, lesioak eta gaixotasunak jaso nituen denboraldiaren erdian. Edonola ere, burua atera nuen eta pozik amaitu nuen urtea. Hurrengo sasoiari begira, ahalik eta azkarren finkatzen saiatuko naiz eta anbizioa ez galdu. Arnas luzeko txirrindularia naiz; lasterketa gogorragoa denean, hobeto da niretzat. Orain, Lizarten ikasi duena errepidera isladatzen saiatuko naiz".

Txirrindulari nafarrak hainbat gazteen lekukoa hartzen du euskal proiektuan, hain zuzen, Daniel Viejo –2019-, Fernando Barceló, Cyril Barthé, Sergio Rodríguez, Sergio Samitier -2018-, Julen Irizar eta Óscar Rodríguez -2017- taldekiderenak; Euskadi-Murias taldeak aukera eman die profesionaletan lehiatzeko amateur euskal tropelean hazi ondoren.

Beñat Intxausti (1986, Team Sky), Daniel Viejo (1997, Caja Rural-RGA amateur) eta Juan Antonio López-Cózar (1994, Fundación Euskadi) baieztaturiko beste hiru txirrindulariak dira.

Argazkiak: Oskar Matxin / Lizarte

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium