Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak indarra erakutsi du Alentejo-n
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak indarra erakutsi du Alentejo-n

17-03-2018

Euskadi-Murias protagonista nagusia da Volta ao Alentejo (2.1, Portugal) itzulian, lehiakorra eta saioen borrokan egunero: sei aldiz aurreneko hamarretan artean bost etapatan eta bost txirrindulari desberdinekin. Igandean, Óscar Rodríguez (1995) hirugarren sailkatu da erlojupekoan eta Fernando Barceló (1996) bosgarrena da sailkapen nagusian.

Euskal taldeak gazteen gaitasunak erakutsi ditu Portugalen. Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Fernando Barceló, Aitor González eta Óscar Rodríguez aurreneko hamarretan sailkatu dira lau egunetan. Aritz Bagüés eta Sergio Samitier taldekideek multzoa osatzen dute, Ruben Perez zuzendaritzapean.

Batez ere, gazteen maila nabarmentzekoa da 22 urte besterik ez dutela-eta Barcelo-k eta Oscar Rodriguez-ek. Hain zuzen, Barcelo eguneko ihesaldian sartu zen lehendabiziko saioan eta onenekin lehiatu da larunbatean, bai menditsu etapan baita erlojupekoan ere. Oscar Rodriguez nafarrak, berriz, denboraldiko aurreneko podiuma zapaldu du taldearentzat, hirugarrena bakarkako erlojupekoan, 8,4 kilometrokoa Castelo do Vide-n.

Beraz, taldeari garaipena besterik ez zaio falta izan eta hori igandeko azken saioan etor liteke, esprina espero baita helmugan.

Emaitzak:
3º Etapa 5 Volta Alentejo: Óscar Rodríguez
4º Etapa 3 Volta Alentejo: Aberasturi
6º Etapa 2 Volta Alentejo: Aristi
7º Etapa 2 Volta Alentejo: Aberasturi
8º Etapa 4 Volta Alentejo: Aitor González
10º Etapa 4 Volta Alentejo: Barceló
11º Etapa 1 Volta Alentejo: Barceló

Jon Odriozola, kirol managerra: "Pena da ez irabaztea; izan ere, ezin hobeto lehiatzen ari dira txirrindulariak, baita Ruben Perez-en zuzendaritza bikaina da ere. Errematatzea besterik ez zaigu falta izan. Edonola ere, igandeko azken etapan saiatuko gara. Txirrindulariek maila eta jokabidea erakutsi dituzte, horrenbestez garaipena goizago edo beranduago eskuratuko dugu".

Hurrengo lasterketak martxoan honako hauek dira: Volta Catalunya (19-25), Classic Loire Atlantique (24), Cholet Pays de Loire (25), Route Adélie (30) y GP Miguel Indurain (31).

Argazkia: Photo Gomez Sport.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium