Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanz, bigarrena Euskadi-Murias taldearentzat Portugalen
Partekatu:      

Enrique Sanz, bigarrena Euskadi-Murias taldearentzat Portugalen

21-03-2019

Enrique Sanzek Euskadi-Murias talde osoaren lana burutu du bigarren egunez Portugalgo Alentejoko Itzuliaren bigarren saioa irabazten, 182 kilometrokoa Mértola eta Odemira bitartean. Beraz, Sanzek lidergoa sendotu du.

Gaur, Sanzek Alarcón (W52-Porto) eta García de Mateos (Aviludo-Louletano) aurkariak menderatu ditu eta bigarren garaipena segidan bereganatu du. Hain zuzen, euskal taldeak tropelaren ardura hartu du etapan zehar, Aritz Bagues ez den irten arren. Gipuzkoarrak ez du irteera hartu atzo izandako erorketa gogorra dela-eta.

Azurmendi (EUK), Thiery (SUI) eta Rugg (BSP) txirrindulariek eguneko ihesaldia osatu dute. Cyril Barthe, Mario González, Beñat Intxausti, Julen Irizar eta Héctor Sáez taldekideek sekulako lana egin dute Sanzen alde babesteko ibilbidean zehar. Helmugako erripan, Orkoiengoak garaipen argia lortu du, eta Barthe 9.a sailkatu da. Gainera, Sanz Nagusiaren eta Erregulartasunaren liderra da, eta Euskadi-Murias talderik onena da lasterketan.

Enrique Sanz: "Taldearen lana handia izan da orokorrean; taldekide guztiek dena eman dute. Nik esprina besterik ez dut egin besoak altxatzeko. Aparteko lana egin dugu; nik ez dut inoiz hori ikusi, horrela lan egitea nire alde. Horregatik garaipen hau haientzat da, dena eman dutelako: Irizar, Beñat, Hector... Denak. Oso pozik nago egia esan. Bihar gehiago emango dugu!".

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Taldearen lana goraipatu nahi dut, Intxausti eta Julen taldekideenarena batez ere, lan ikaragarri egin dute-eta, 150 kilometro baino gehiago tropelaren buruan. Taldekide guztiek Enrique babestu dute. Bestetik, Enriqueren aurrerapausoak nabarmenak dira zalantzatrik gabe goi mailako azkartasuna erakusten lasterketaz lasterketa nazioarteko tropelean".

Ostiraleko hirugarren etapak, Santiagodo Cacém - Mora, 176,5 km, antzeko ibilbidea du, gorabeheratsua eta maldan gorako helmuga, hain zuzen ere.

Argazkia: PODIUM / Paulo Maria

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium