Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanzek aurrenekoa lortu du Portugalen
Partekatu:      

Enrique Sanzek aurrenekoa lortu du Portugalen

20-03-2019

Euskadi-Murias taldeak urteko aurreneko garaipenak bereganatu nahi zituen Portugalgo Alentejoko Itzulian eta Enrique Sanz nafarrak ez du huts egin lehendabiziko etapan, Montemor-o-Novo - Moura, 208,1 km, garailea eta liderra, hain zuzen ere. Euskal multzoak ezin hobeto egin du lan eta saria aurkitu du oraingoan Sanzek.

Sanzek sasoiko dela erakutsi du; izan ere, bigarren eta laugarren postuak erdietsi zituen Andaluziako Itzulian. Nafarrak Luis Mendoça (Radio Popular) eta Vicente García de Mateos (Radio Popular) aurkariak menderatu ditu helmugan. Bide batez, Nagusiaren eta Erregulartasunaren liderra da. Iaz, Portugalgo Itzulian garaipen bat lortu zuen.

Gainera, Cyril Barthe eta Mario Gonzalez 5. eta 16. sailkatu dira, hurrenez hurren, eta Euskadi-Murias Taldeen sailkapena burua da. Aritz Bagüés, Beñat Intxausti, Julen Irizar eta Héctor Sáez beste taldekideak dira Alentejon eta lan ederra egin dute Team Wiggins taldeko James Foucheren 172 kilometroko ihesaldia harrapatzeko. Berri txarrak Baguesek berak eman du; erorketa gogorra jaso du gipuzkoarrak gorputz osoan, batez ere, ezkerreko eskuan eta eskuineko belaunean.

Enrique Sanz: "Taldeak lan bikaina burutu du eta nik lan hori amaitzeko aukera izan dut; beste batzuetan, berriz, bigarren, hirugarren edota laugarren postuak erdietsi ditugu eta lana berdina edo hobea izan da. Egunero da aukera irabazteko eta hori aprobetxatu behar dugu zalantzatrik gabe. Horregatik, biharko etapan pentsatzen hasi gara irabazten jarraitzeko. Helmuga hauek gustukoak ditut eta ondo ikasten gustatzen zaizkit".

Jon Odriozola, kirol managerra: "Ondo eginiko lanak fruituak ditu beti. Hona etorri gara irabaztera eta konfiantza hartzeko Itzuliari begira, eta aurreneko egunean egin dugu taldea sekulako lana egin ondoren. Bide horri heldu behar diogu; izan ere, talde honek mugak ez dituela erakusten ditu urtero. Zorionak talde osoari eta zaleei!

Bigarren etapak, Mértola - Odemira, 182,8 km, beste ibilbide bihurria du eta helmuga maldan gora da berriro ere.

Argazkia: PODIUM / Paulo Maria

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium