Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak garaipenak bilatuko ditu Alentejon
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak garaipenak bilatuko ditu Alentejon

19-03-2019

Euskadi-Murias 'Volta ao Alentejo' itzulian lehiatuko da aste honetan Portugalen, asteazkenetik igandera. Jon Odriozolaren taldeak urteko lehendabiziko garaipena bilatuko du bertan.

Aritz Bagüés, Cyril Barthe, Mario González, Beñat Intxausti, Julen Irizar, Héctor Sáez eta Enrique Sanz zazpi txirrindulariak dira, Ruben Perez kirol zuzendaritzapean. Orain dela hiru urte, 2016. urtean hain zuzen, euskal taldeak betiko lehenengo garaipena erdietsi zuen proba horretan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Hasiera ederraren ostean, WorldTour lasterketa handietara hurbiltzen gara, halanola, Katalunya eta Itzulia batez ere. Aurretik, ordea, ilusioz beterik aurre egingo diogu Alentejoko itzuliari, denboraldiko aurreneko garaipena lortzeko. Taldeak gogoak ditu eta horrek bultzatzen gaitu onena emateko hurrengo lasterketa garrantzitsuetan".

Itzuliak sei etapa ditu bost egunetan; izan ere, bi saio dituzte txirrindulariek larunbatean. Ibilbidea ez da menditsua, bihurria oso baizik. Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean baita igandean ere maldan gora bukatuko dira etapak. Edonola ere, lasterketa larunbatean erabakiko da, bigarren mailako mendate dute-eta helmugatik 5 kilometrora goizean; 8,4 kilometroko bakarkako erlojupekoa arratsaldean, ordea.

Ibilbidea:
Asteazkena. 1. etapa: Montemor-o-Novo - Moura, 208,1 km
Osteguna. 2. etapa: Mértola - Odemira, 182,8 km
Ostirala. 3. etapa: Santiagodo Cacém - Mora, 176,5 km
Larunbata. 4. etapa: Ponte de Sor - Portalegre, 74,3 km
Larunbata. 5. etapa: Castelo de Vide - Castelo de Vide, 8,4 km CRI
Igandea. 6. etapa: Portalegre - Évora, 152 km

Guztira, 18 taldek parte hartuko dute proban eta Portugalgo talde lehiakor guztiak izango dira bertan.

Argazkia: Photo Gomez Sport 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium