Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mario Gonzalezek oso gertu izan du hirugarren garaipena
Partekatu:      

Mario Gonzalezek oso gertu izan du hirugarren garaipena

23-03-2019

Mario Gonzalez bigarren sailkatu da eta oso gertu izan du kantabriarrak Euskadi-Murias taldearen hirugarren garaipena Alentejoko Itzuliaren laugarren etapan, Ponte de Sor – Portalegre, 74,3 km.

Kantabriarra onenekin izan da Cabeço do Mouro (2ª) mendatean, helmugatik 5era, eta lehiatu da garaipena lortzeko. Helmugan, Sergio Higuita (EUK) kolonbiarrak -WorldTourreko Education First utzitako txirrindularia- besterik ez du gainditu Mario bedaratzi gizonen esprinean. Beraz, euskal taldea egunero lehiatzen da garaipenak erdiesteko non-nahi.

Mario Gonzalez: "Gazi-gozo sentipena dut, oso gertu izan dut-eta garaipena. Jaitsieran, buruan nintzen baina motor batek gaizki hartu du bihurgune bat eta moteldu behar izan dut erritmoa eta zuzendu. Helmugan, gaizki hasi naiz baina aukari guztiak harrapatu ditut azkena izan ezik. Arratsaldeko erlojupekoa, berriz, zaila da, oso gorabeheratsua. Eta desberdina da goizean lehiatu garelako. Neure burua ondo ikusten dut eta dena emango dut ahalik eta ondoen amaitzeko. Emaitza honek nire konfiantza bultzatzen du zalantzarik gabe".

Luis Mendonça (RPB) lider berria da eta Mario zazpigarrena da denbora berean; Cyril Barthe 14. helmugaratu da eta 11. postua du Nagusian, 38 segundora. Arratsaldeko 8,4 kilometroko bakarkako erlojupeoak itzulia erabakiko du.

Argazkia: Photo Gomez Sport