Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, erasora WorldTour-rean
Partekatu:      

Euskadi-Murias, erasora WorldTour-rean

20-03-2018

Euskadi-Murias-ek grina eta jokabidea erakutsi ditu Catalunya-ko Itzuliaren bigarren etapan, 175,6 kilometrokoa Mataro eta Valls bitartean. Mikel Bizkarra eguneko ihesaldian sartu da; Cyril Barthe-k, berriz, lekukoa hartu du lasterketa buruan. Edu Prades onena izan da helmugan, 14., eta 7. da sailkapen nagusian.

Euskadi-Murias taldeak maillota erakutsi du lasterketa buruan. Izan ere, Bizkarra-k ihesaldia harrapatu du Merino (BUR) eta Molina (CRJ) lagunduta. Edonola ere, tropelak ez du aldeak hazteari utzi eta harrapatu dituzte helmugatik 46ra. Euskal taldeak ez du eutsi eta Barthe-k erasoa jo du eta maila erakutsi du gazteak, 22 urte besterik ez duen arren.

Helmugan, Prades saiatu da eta 14. sailkatu da. Horri esker 7. da sailkapen nagusian eta aurreneko kataluniarra da.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Ausartak izan gara munduko onenen aurka. Horixe da talde honen nortasuna eta gure izatea, gure kirol maila hazten den bitartean".

Hirugarren etaparen ibilbidea, berriz, moztu eta aldatu egin da eguraldia dela-eta. Irteera, Sant Cugat del Vallés herrian izango da eta 153,2 kilometro izango dira Camprobodon-era arte, Bracons (1ª, km 101,3) eta Collabós (2ª, km 139,7) igo ostean.

Argazkia: Photo Gomez Sport