Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, laburpen aberasgarria Katalunya-n
Partekatu:      

Euskadi-Murias, laburpen aberasgarria Katalunya-n

25-03-2018

Euskadi-Murias-ek amaiera eman dio Katalunya-ko Itzulia-ri, Bartzelonan. Hain zuzen ere, lehendabiziko aldiz lehiatu da taldea WorldTour mailan. Berriro ere, Jon Odriozola-ren mutilek nortasuna erakutsi dute azken saioan Montjuic-en.
 
Euskal taldeak erritmoa bizitu du tropelean ihesaldia harrapatzeko. Gari Bravo eta Mikel Bizkarra, berriz, aurreneko multzoan izan dira onenekin azken bi itzulitara arte. Helmugan, Simon Yates-ek (MTS) garaipena erdietsi du eta Alejandro Valverde (MOV) nagusitu da sailkapen nagusian. Gari Bravo-k 22. postu itzela erdietsi du, Profesional Kontinental mailako hirugarren txirrindularia. Mikel Bizkarra protagonista nagusia izan da ihesaldietan; Edu Prades-ek lau aldiz sailkatu da aurreneko 15.en artean, Enrique Sanz-ek 6. postua bereganatu zuen larunbatean; eta Cyril Barthe-k duen maila erakutsi du proban zehar.
 
Jon Odriozola, kirol managerra: "Egun gogorra izan da eta ikasteko taldearentzat. Txirrindulariek egoerari buelta ematen saiatu dira eta lan egin dute tropel buruan. Behintzat, nortasuna erakutsi dugu. Unerik zaienak gainditzea ezinbestekoa da. Bide hau jorratu behar dugu eta baikorrak izan hurrengoetan. Bestetik, Katalunya-koa sasoiari heltzeko lasterketa izan da Itzulia-ri begira. Egun hobeak izango ditugu eta horietaz Itzulian gozatzea ilusiorik gorena dugu".
 
Bestetik, Mikel Aristi garaipena lortzeko lehian sartu da Frantzian, Cholet-Pays de la Loire klasikoan, 11. sailkatuta tropelaren esprinean.
 
Hurrengo lasterketak: Route Adélie de Vitré (30) eta Gran Premio Miguel Indurain (31), martxoan; La Roue Tourangelle (1), Itzulia (2-7), Circuit Cycliste Sarthe-Pays de la Loire (3-6) eta Zornotzako Klasika Primavera (8), apirilean.
 
Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium