Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias mailarik gorenean lehiatuko da Catalunya-ko itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias mailarik gorenean lehiatuko da Catalunya-ko itzulian

16-03-2018

Euskadi-Murias taldeak beste urrats emango du eta aurreneko aldiz lehiatuko da WorldTour-reko proban hurrengo astean, Volta Catalunya itzulian, martxoaren 19tik 25era.

Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Garikoitz Bravo, Julen Irizar, Edu Prades, Héctor Sáez eta Enrique Sanz kirol zuzendaritza aukeratutako zazpi txirrindulariak dira, etxeko Itzulia-ren aurretik, apirilaren 2tik 7ra.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Proiektu honen errealitatea hemendik aurrera ikusiko dugu. Izan ere, euskal taldea goi mailan lehiatuko da berriro ere. Hurrengo lasteketetan frogatuko dugu non gauden eta zaleek aukera izango dute hori egiaztatzeko. Hain zuzen, helburua da orain arte emandako mailara, batez ere Andaluzian, heltzea Catalunya-n: hori lortzen badugu, lehiakorrak izango gara munduko onenen aurka, hainbat aste lehiaturik gabe egon garen arren. Bestetik, Catalunya-k erritmo bizia emango digu etxeko Itzulia-ri begira. Hortaz, WorldTour-rean estrenaldia izango dugu, goi mailako lasterketan, eta Itzuliari so lasterketa ezin hobea izango da hori".

Edu Prades: "Volta Catalunya itzuli oso garrantzitsua da niretzat, baita aurreneko World Tour-reko proba taldearentzat ere. Beraz, ilusioz beteta ekingo diogu eta dena emateko prest. Gainera, Itzulia-ren aurretik da eta etxekoa izango da gure xede nagusia".

Partaidetza 25 taldekoa izango da, zortzi WorldTour-reko mailakoak eta zazpi Profesional Kontinentalekoak. Euskadi-Murias multzoak lau asteko entrenamenduak bete ditu Catalunya baino lehen, baldintza onenetan lehiatzeko datorren funtsezko probetan eta bi hilabete sendoei aurre egiteko.

Ibilbidea:
Astelehena. 1ª etapa: Calella – Calella, 152,3 km
Asteartea. 2ª etapa: Mataró – Valls, 175,6 km
Asteazkena. 3ª etapa: Sant Cugat – Vallter 2000, 199,2 km
Osteguna. 4ª etapa: Llanars – La Molina, 170,8 km
Ostirala. 5ª etapa: Llívia – Vielha Val d’Aran, 212,9 km
Larunabata. 6ª etapa: Vielha Val d’Aran – Torrefarrera, 194,2 km
Igandea. 7ª etapa: Barcelona (Montjuïc) – Barcelona (Montjuïc), 154,8 km

Argazkia: Photo Gomez Sport.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium