Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak sendotasuna erakutsi du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak sendotasuna erakutsi du

23-03-2018

Euskadi-Murias nabarmendu da Catalunya-ko Itzuliaren 5. etapan, 212,9 kilometrokoa Llivia-tik Vielha-ra, Mikel Bizkarra, Gari Bravo eta Edu Prades taldekideak onenekin helmugan.

Saio azkarrean, euskal taldeak Prades-en alde egin du apustua eta gutxi falta izan da helburua lortzeko, etapan lehiatzeko hain zuzen ere. Beraz, Bizkarra, Bravo eta Prades kideek buruan gainditu dituzte Cantó eta Creu de Perves mendateak. Euskadi-Murias saiatu da lasterketari bizkortasuna ematen baina beste taldeek ez dute lagundu.

Eguneko ihesaldia, berriz, helmugaratu da eta Jarlinson Pantano-k (TRK) besoak altxatu ditu Laengen-en (UAE) aurretik; Prades, Bravo eta Bizkarra aurreneko tropelean heldu dira. Izan ere, Prades laugarren aldiz sailkatu da lehendabiziko 15 txirrindularien artean bost etapatan. Alejandro Valverde (MOV) liderra da.

"Pozik gaude taldearen jokabidearekin; bestetik, eskarmentua pilatzen dugu eta erritmoa lortzen dugu Itzuliari begira", baieztatu du Ruben Perez kirol zuzendariak. Jon Odriozola kirol managerra, berriz, atsekabe azaldu da aukera galdu dela-eta: "Gutxi falta zaigu etapa irabazteko lehian egoteko; izan ere, Prades zen gure apustua. Bestetik, bi txirrindulari gutxiago ditugu, Julen Irizar eta Hector Saez".

Seigarren eta azkenaurreko saioa Vielha eta Torrefarrera herrien bitartean izango da, 194,2 kilometro eta 2. mailako mendate tartean.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium