Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, 'top6' WorldTour mailan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, 'top6' WorldTour mailan

24-03-2018

Euskadi-Murias eta Enrique Sanz garaipena erdiesteko lehiatu dira Katalunya-ko Itzulian eta seigarren postua erdietsi dute Torrefarrera-ko helmugan, lehendabiziko 'top10' WorldTour-rean hain zuzen ere.

Saio latza izan da; hotza, euria eta haizea sufritu dute txirrindulariek. Edonola ere, Euskadi-Murias taldea munduko onenekin izan da lasterketa apurtu denean haize-babesak direla-eta helmugatik 50 kilometrotara. Izan ere, Barthe, Bizkarra, Bravo eta Sanz sartu dira tropel nagusian. Aurretik, antolakuntzak 75 km moztu ditu lasterketa elurra zela-eta lehendabizko zatian.

Bizkarra-k dena ematen du eta atzeratu egin da. Barthe eta Bravo kideek, berriz, Sanz babestu dute eta honek erantzun du helmugan, seigarren, bi iheslarien oso gertutik. Maximilian Schachmann-ek (QST) etapa irabazi du eta Alejandro Valverde (MOV) liderra da. Gari Bravo 22.a da sailkapen nagusian.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Enrique-k gora egin du astean zehar eta apustua egin dugu. Taldea laguntzen saitu da. Izan ere, Cyril (Barthe), Bizkarra, Bravo eta Sanz, lau txirrindulari guztira, tropel nagusian izan dugu. Saio gogorra izan da eta Enrique-k erantzun du amaieran, eta gertuago dugu gure xedea: garaipenak lortuu".

Katalunya-ko Itzulia igandean amaituko da Bartzelonan betiko Montjuic zirkuitoan, zortzi itzuli guztira 154,8 kilometro betetzeko.

Frantzian, berriz, taldea oso ondo aritu da eta Mikel Aristi-k 12. postua sinatu du ibilbide zorrotzean. Igandean, Cholet-Pays de Loire klasikoan izango da Euskadi-Murias.

Argazkia: Photo Gomez Sport