Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak aztarna utzi nahi du Catalunyan
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak aztarna utzi nahi du Catalunyan

23-03-2019

Etapa bat irabaztea helburu nagusia izango du Euskadi-Murias taldeak Catalunyako Itzulian, martxotik 25etik 31era, WorldTour mailan eta 25 talde lehian. Zazpi saioen ibilbidea menditsua da astelehenetik igandera.

Mikel Aristi, Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez eta Sergio Samitier zazpi txirrindulariak dira, Rubén Pérez eta David Echávarri zuzenduta errepidean.

Mikel Bizkarra: "Gogotsu helduko gara WorldTourreko lehendabiziko itzulira guretzat, are gehiago Enrique Portugalen lortutako garaipenak eta gero. Catalunya lasterketa oso zorrotza da, ibilbide gogorra du, goi mailako mendateak ditu. Edonola ere, protagonistak izaten saiatuko gara etapa bat irabazteko. Neure buruari so, nire lesioa ahaztuta da. Ongi egin dut lan azken asteetan eta sasoiko iritsiko naizela uste dut, asko lehiatu ez naizen arren. Itzuli honek asko liluratu ninduen iaz".

Ibilbidea:
1ª: Astelehena. 1go etapa: Calella - Calella, 164 km
2ª: Asteartea. 2. etapa: Mataró - Sant Feliu de Guíxols, 166,7 km
3ª: Asteazkena. 3. etapa: Sant Feliu de Guíxols - Vallter 2000 (Setcases), 179 km
4ª: Osteguna. 4. etapa: Llanars (Vall de Camprodon) – La Molina, 150,3 km
5ª: Ostirala. 5. etapa: Puigcerdà – Sant Cugat del Vallès, 188,1 km
6ª: Larunbata. 6. etapa: Valls - Vila-seca, 169,1
7ª: Igandea. 7. etapa: Barcelona – Barcelona (Montjuïc), 143,1 km

WorldTour mailako 18 talde eta zazpi gonbidatuta -Euskadi-Murias tartean- irteeran izango dira astelehenean. Alejandro Valverde (2017-2018), Nairo Quintana (2016) eta Richie Porte (2015) azken irabazleak dira.

Jon Odriozolaren taldea beste bi lasterketetan arituko da hurrengo asteburuan, Classic Loire Atlantique (martxoa 30) eta Cholet-Pays de la Loire (martxoak 31) Frantziako klasikoetan, hain zuzen ere.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium