Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, Katalunyan eta Frantzian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, Katalunyan eta Frantzian

29-03-2019

Euskadi-Muriasek bide onari eusten dio Katalunyako Itzulian, bosgarren saioa ospatuta Puigcerdà – Sant Cugat del Vallès, 188,1 km. Oscar Rodriguezek 23. postua du nagusian eta euskal taldea zazpigarrena da taldekakoan.

Lau txirrindularik, Amador, Schachmann, Lindeman y Van Garderen, ihes egiten zuten Port de la Collada de Toses (1ª), hasieratik igota. Schachmann alemaniarra bakarrik helmugaratu da. Oscar Rodriguez eta Mikel Iturria aurreneko 60 gizonen tropelean heldu dira.

Sailkapen nagusian, Oscar Rodriguezek postu bat aurreratu du eta 23. da, zazpigarren gazterik onena. Taldekako sailkapenean, Euskadi-Murias onenekin da, zazpigarren sailkaturikWorldTourreko Katalunyako Itzulian.

Larunbatean, berriz, seigarren saio ospatuko da, 169,1 kilometro Valls eta Vila-seca bitartean. Hain zuzen, lehendabiziko 120 kilometroak gorabeheratsuak dira eta Hirugarren mailako bi mendate ditu ibilbideak; errezagoa da perfila amaieran, ordea.

Frantzian

Bestetik, Euskadi-Murias bi klasikotan lehiatuko da Frantzian asteburuan, Classic Loire Atlantique eta Cholet Pays de Loire. Cyril Barthe, Ander Barrenetxea, Julen Irizar, Juan Antonio López-Cozar, Enrique Sanz, Gotzon Udondo eta Daniel Viejo dira txirrindulariak, Xabier Muriel zuzenduta.

Classic Loire Atlantique, larunbatean, Frantziako Koparena da; txirrindulariek 11 itzuli eman beharko diote 16,8 kilometroko zirkuitoari 182,8 kilometro betetzeko guztira. Cholet-Pays de Loire probak, igandean, 203,6 kilometro ditu eta bederatzi muino ditu.