Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Aristi, bosgarrena WorldTourrekin Calellan
Partekatu:      

Mikel Aristi, bosgarrena WorldTourrekin Calellan

25-03-2019

Mikel Aristik bosgarren postu ederra erdietsi du Katalunyako Itzuliaren lehendabiziko etapan, 164 kilometro Calella hasita eta amaituta. Euskadi-Murias taldeak lana egin du WorldTourreko tropel buruan eta gipuzkoarrak horri erantzun dio helmugan.

Thomas De Gendt (LTS) belgikarrak erakustaldia eman du eta bakarrik helmugaratu da, garaipen bikaina lortuta. Podiumean sartzeko lehiatu da Aristi eta hirugarrena izan da esprinean -Schachmann aurretu da 2.a-; Bole eta Matthews aurkariek besterik ez dute txirindulari euskalduna gainditu eta Aristik berak Greipel, Impey eta Bernal menderatu ditu.

Mikel Aristi: "Oso pozik nago talde bezala egin dugun saioarekin. Beti bezala, irabazteko lehiatu gara. Neure burua ondo ikusi dut eta aukerak ikusi ditugu esprinean heltzeko. Taldeak lan egin du De Gendt harrapatzeko. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiet taldekidei konfiantza osoa izan dutelako, amaieran tropelak De Gendt harrapatu ezin izan duen arren. Edonola ere, taldeak lan itzela egin du eta taldekideei esker bosgarren postu hori eskuratzeko aukera izan dut, hirugarrena tropelean hain zuzen ere. Bihar begira, gogoz beteta aurre egingo diogu beste aukera izango dugulako saiatzeko. Dena ematera aterako gara".

Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez eta Sergio Samitier beste taldekideak dira Catalunyan. Asteartean, berriz, bigarren saioa ospatuko da Mataró - Sant Feliu de Guíxols, 166,7 km. Ibilbideak hirugarren mailako hiru mendate ditu, azkena helmugatik 21era, eta esprina espero da maldan gorako helmugan.

Argazkia: Photo Gomez Sport