Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Samitier, Euskadi-Murias taldearen kemena
Partekatu:      

Samitier, Euskadi-Murias taldearen kemena

27-03-2019

Sergio Samitier protagonista nagusia izan da Catalunyako Itzuliaren mendateko aurreneko saioan, (Sant Feliu de Guíxols - Vallter 2000, 179 km), lasterketa burua eta 7,5 kilometrora harrapatuta. Oscar Rodriguez, berriz, txirrindularirik onena izan da helmugan, 25., eta Euskadi-Muriasek seigarren postua du taldekako sailkapenean.

Atzo erori egin zen arren, Samitierrek eguneko 11 gizonen ihesaldia harrapatu du, Devenyns (DQT), Cuadros  (CJR), Weening eta Lammertink (ROC), Kämna (SUN), Lindeman (TJV), Bidard (ALM), Cabedo (BBH), Delaplace (PCB) eta De Clercq (WWG) aurkariekin. Multzoak gainditu ditu buruan Oix (1ª) eta Rocabruna (1ª) mendateak. Gainera, Samik erasoa jo du azken igoeran, 11ra, eta azkenean 7,5era harrapatu du tropelak; aragoiarrak 165 kilometro egin ditu buruan.

Tropelean, Óscar, Bizkarra, Barceló, Bravo eta Iturria onenekin heldu dira Vallter 2000 mendatearen hasierran. Team Skyren erritmoak lasterketa hautsi du. Helmugan, Simón Yatesek irabazi du Egan Bernal, Dan Martin, Nairo Quintana eta Miguel Ángel López menderatuta. Óscar 25. sailkatu da, Bravo 39., Iturria 43. eta Bizkarra 49. Horregatik, Euskadi-Muriasek seigarren postuari heldu dio taldekako sailkapenean; guztira, 25 talde dira, 18 WorldTour mailakoak. Movistar Team, Astana, EF Education First, Mitchelton-Scott eta Bora-hansgrohe besterik ez dira aurretik.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Samitier egindakoa taldearen filosofia da. Atzo kolpe ederra hartu zuen, duda zen gaur ateratzeko... Edonola ere, gai izan da goi mailako ihesaldian sartzeko eta amaiera arte lehiatzeko ibilbide gogorrean eta WorldTour mailako partaidetzarekin".

Ostegunean, mendiko bigarren saioa ospatuko da, Llanars (Vall de Camprodon) – La Molina, 150,3 km. Hain zuzen, Coubet (1ª), Port de la Cuesta (HC) eta La Molina (1ª) mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek.

Argazkia: Photo Gomez Sport