Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Samitierren erorketa; Yorkshire Tourraren gonbidapena
Partekatu:      

Samitierren erorketa; Yorkshire Tourraren gonbidapena

26-03-2019

Euskadi-Murias taldeko Gari Bravo eta Oscar Rodriguez onenekin helmugaratu dira Katalunyako Itzuliaren bigarren etapan, Mataró - Sant Feliu de Guíxols, 166,7 km. Sergio Samitier gazteak, berriz, erorketa gogorra izan du baina saioa bukatu du.

Eguna latza izan da haizea eta eroketak direla-eta. Bravo (21.) eta Oscar Rodriguez (36.) 58 gizoneko aurreneko multzoan heldu dira. Michael Matthews australiarrak Alejandro Valverde eta Daryl Impey menderatu ditu. Mikel Iturria 16ra iritsi da; Barcelo, Bizkarra eta Aristi, ordea, atzerago. Bestetik, Samitier erori egin da etaparen lehendabiziko zatian eta lasterketako medikuek zauriak sendatu dituzte hasiera batean. Edonola ere, kemena azaldu du "Sami"k eta helmugaratu da nahiko minduta. Batez ere, mina du ukalondoan.

Hain zuzen, kontusioak ditu eskuineko belaunean, traumatismoa ezkerreko ukalondoan eta zauriak aurpegian. Izotza jarri diote sendatu baino lehen eta handituen kontrako sendagaiak eman dizkio taldeko medikuak.

Lasterketa gogortzen da bihar Pirinioetan. Oix (1ª) eta Rocabruna (1ª) mendateak izango dituzte txirrindulariek Vallter 2000 (Berezia) mendatera heldu baino lehen, 12 kilometro ditu %7ra.

YORKSHIRE

Frantziako Tourraren Amaury Sport Organisation (ASO) antolatzaileak baieztatu du Euskadi-Murias taldearen gonbidapena Yorkshire Tourrean lehiatzeko bigarren urtez maiatzaren 2tik 5era. Taldea protagonista nagusia izan zen iaz, izan ere, Edu Pradesek bigarren postua bereganatu zuen; Greg van Avermaetek besterik ez zuen menderatu Prades.

Irteeran, 19 talde izango dira: CCC Team, Team Dimension Data, Team Sky (Ineos) eta Team Katusha Alpecin (WorldTour); Euskadi-Murias, Cofidis, Solutions Credits, Direct Energie, Hagens Berman Axeon, Manzana Postobón Team, Rally UHC Cycling, Riwal Readynez Cycling Team eta Vital Concept – B&B Hotels (Kontinental Profesional); Canyon DHB p / b Bloor Homes, Madison Genesis, Ribble Pro Cycling, Swift Carbon Pro Cycling, Team Wiggins eta Vitus Pro Cycling (Kontinental); eta Britaina Handiko selekzioa.

Aurten, Euskadi-Murias taldea Omango Tourrean lehiatu da eta Flecha Valona klasikoan arituko da apirilean. Bi berritasun horietaz gain, Catalunyako eta Turkiako itzulietan parte hartuko du euskal taldeak, ASO antolaturiko probak dira denak, Espainiako Itzulia gonbidapenak iragarri arte, baita Paris-Tours klasikoa ere.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium