Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak aurpegia eman du WorldTour mailan
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak aurpegia eman du WorldTour mailan

28-03-2019

Berriro ere, Euskadi-Murias taldea protagonista izan da Katalunyako Itzulian eta WorldTour mailan. Izan ere, Mikel Bizkarra laugarren saioaren ihelsaldian sartu da, Llanars (Vall de Camprodon)–La Molina, 150,3 km. Oscar Rodriguez taldearen onena izan da helmugan, 25. sailkatuta. Euskal taldeak seigarren postuari eutsi dio taldekako sailkapenean.

25 gizonek ihes egin dute Coubet (1ª) mendatean, eguneko aurreneko igoeran, eta aldea ireki dute Creuetan (HC) goi mailako multzoan. Bizkarrak taldearen marka utzi du errepidean. Tropelak, berriz, erritmoa biziaz eraman du lasterketa bigarren zatian eta Bizkarra buruan izan da La Molinako bigarren eta azken igoerara arte.

Miguel Angel Lopezek saioa irabazi du eta lider berria da, Adam Yates, Egan Bernal eta Nairo Quintana aurkarien aurretik. Oscar Rodriguez 25. helmugaratu da -eta 24. da nagusian-; Bizkarra 35. eta Bravo 38. Euskadi-Murias taldea seigarrena da taldekako sailkapenean WorldTour mailako proban eta 25 taldekin guztira.

Mikel Bizkarra: "Etapa gogorra izan da. Ihesaldia lehendabiziko mendatean sortu da. Primerako maila zituzten iheslariek eta sartzeko aukera izan dut. Indarrak gordetzen saiatu naiz, nire erritmoari eusten, indartsu heltzeko amaieran. Baina bi aurkari aurreratu egin dira eta aukerak galdu ditugu. Edonola ere, pozik nago emandako mailarekin, baita taldearenarekin. Saio ederra egin dugula pentsatzen dut. Oscarrek matxura izan du une txarrean baina taldeak ezin hobeto erantzun dio egoerari; Iturriak gurpila eman dio eta Samitier, Barcelo eta Bravo taldekideek lagundu dute tropelean sartzeko. Azkenik, Oscarrek igoera polita egin du eta ni laguntzen saiatu naiz eta horregatik pozik egoteko arrazoiak ditugu".

Ostiralean bosgarren etapa ospatuko da, Puigcerdà–Sant Cugat del Vallès, 188,1 km, eta Port de la Collada de Toses (1ª) du hasieran; ibilbidea mesedegarria da bigarren zatian, ordea.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium