Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Cyril Barthe eta Hector Saez, protagonistak
Partekatu:      

Cyril Barthe eta Hector Saez, protagonistak

03-02-2018

Cyril Barthe-k goi maila erakutsi du berriro ere Etoile de Bessèges itzulian eta bigarrena da Gazteen sailkapenean. Volta Comunitat Valenciana proban, berriz, Hector Saezek eguneko ihesaldia harrapatu du.

Barthe (1996) ezin hobeto ari da Frantzian, oso gazte izan arren (21 urte), eta 12. sailkatu da laugaren saioan, 152,9 kilometrokoa Laudun hasita L'Ardoise amaituta. Euskadi-Murias taldeko txirrrindularia 2.a da Gazteen sailkapena, 3 segundotara, eta 14.a sailkapen nagusia, 20ra.

Jon Aberasturi azken kilometroan atzeratu da eta ezin izan du esprinean lehiatu. Mikel Iturria, Fernando Barcelo y Aritz Bagües kideek taldeko lan ederra burutu dute astean zehar. Iturriak lasterketa utzi du. Itzulia igandean bukatuko da 10,7 kilometroko bakarko erlojupekoarekin.

Volta CV

Edu Prades Euskadi-Murias taldearen onena izan da Volta Comunitat Valenciana 4. etapa ospatuta, 185,4 kilometrokoa Orihuela eta Canteras (Cocentaina) bitartean. Hector Saez eguneko ihesaldia harrapatu du egun zorrotzean, ibilbidea eta abiadura direla-eta.

Talde berdea azaltzen saiatu da berriro ere ibilbide menditsuan. Izan ere, 7 mendate igo dituzte txirrindulariek: La Garganta (3ª), Maigmo (2ª), Tibi (2ª), Carrasqueta (1ª), bi aldiz Benillup (3ª) eta Alto de las Canteras (1ª). Saez hainbat aldiz saiatu da helburua lortu arte eta eguneko ihesaldian sartu da. Erritmoa oso bizia izan da, Movistar Team, Astana eta Team Sky indarrak neurturik.

Azken igoeran, lasterketa apurtu egin da eta WorldTour mailako 22 txirrindularik aurreneko 25 postuak bete dituzte. Edu Prades (30.) eta Bizkarra (36.) taldearen onenak izan dura. Julen Irizar-rek ere saio polita egin du.

Lasterketak amaiera izango du larunbatean Valentzian, Paternatik aterata 135,2 kilometro burutzeko. Enrique Sanz-ek eta taldeak aukerak bilatuko dituzte, esprina espero da-eta.

Argazkia: Luis Ángel Gómez / Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium