Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo-k eta Euskadi-Murias-ek sekulako maila erakutsi dute Albuixech-en
Partekatu:      

Gari Bravo-k eta Euskadi-Murias-ek sekulako maila erakutsi dute Albuixech-en

01-02-2018

Gari Bravo bikain aritu da Volta Comunitat Valenciana itzuliaren 2. etapan, ihes eginda y eta Mendiko liderra. Gipuzkoarra protagonista nagusia izan da eta merezitako saria jaso du Albuixech-eko helmugan, 154 kilometro beteta Betera-tik. Gainera, Mikel Bizkarra onenekin lehiatu da helmugara arte. Izan ere, talde osoaren jokabidea eta lehiakortasuna apartekoa izan da.

Bravok eguneko ihesaldia harrapatu du beste lau txirrindulariekin eta lehenengoa izan da aurreneko hiru mendatetan (3ª), eta bigarren Eslida (1ª) gainean. Buruan 110 kilometro burutu ondoren tropelak harrapatu du Garbi (1ª) igotzen. Mikel Bizkarrak hartu du lekukoa: Ben Hermans-en gurpila hartu du hasteko eta gutxi falta zaio bizkaitarrari Alejandro Valverde (Movistar Team) eta Jakob Fuglsang (Astana) harrapatzeko. Helmugan, 20. sailkatu du laugarren postuan lehiatu den multzoan. Valverdek irabazi du etapa eta liderra berria da murtziarra.

Beraz, Bravok podiumera igo du Mendiko Saria-ren maillot jasotzera. Bihar ere jantziko du lazkaotarrak taldekako erlojupekoan baita larunbatean ere. Zalantzarik gabe, helburu zehatza da orain Mendiko sailkapen nagusia irabaztea igandean.

Hector Saez-ek, berriz, kanbioa apurtu du azken igoeran eta beste taldekidearen bizikleta hartu behar izan du, berea ez zuen-eta materialik eza.

Ostiralean, berriz, 23,2 kilometroko taldekako erlojupekoa ospatuko da Poble Nou de Benitatxell eta Calpe bitartean. Profesional Kontinental euskal taldeak parte hartuko du Bizkarra, Bravo, Irizar, Prades, Saez, Samitier eta Sanz txirrindulariekin.


Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldea ezin hobeto lehiatu da berriro ere Mallorka eta gero. Gaur, Gari Bravo izan da gure protagonista, podiuma itzela irabazita. Izan ere, azken egunera arte defendituko dugu Mendiko Saria. Bizkarra, berriz, goi mailako multzoan helmugaratu da. Hori denak erakusten du aurrerapausoak ematen ditugula egunero".

Frantzian, Jon Aberasturi 16. sailkatu da, Euskadi-Murias taldearen onena bigarren saioan, 151,3 kilometrokoa Nimes eta Génerac jokatuta. Aritz Bagüés 11. da sailkapen nagusian. Christophe Laporte (Cofidis) irabazlea izan da eta baita lider berria da eta.

Argazkia: Luis Ángel Gómez / Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium