Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, zazpigarren taldekako erlojupekoan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, zazpigarren taldekako erlojupekoan

02-02-2018

Euskadi-Murias taldeak oso ondo lehiatu da Volta Comunitat Valenciana lasterketan eta 7. postua erdietsi du hirugarren saioan, 23,2 kilometroko taldekako erlojupekoan Benitatxell eta Calpe herrien bitartean. Bestetik, Gari Bravo podiumera igo da berriro ere Mendiko Saria-ren liderra da-eta.

Euskal taldeak 7. postua berenagatu du; BMC Racing Team nagusitu da Astana eta AG2R La Mondiale taldeen aurretik. Alejandro Valverde-k (Movistar Team) maillot horia du. Bizkarra, Bravo, Irizar, Prades, Saez, Samitier eta Sanz taldekideek 4. postutik 10 segundora gelditu dira besterik ez. Izan ere, 25 taldek parte hartzen dute proban, 11 WorldTour mailakoak, hain zuzen ere.

Beraz, Bravo-k Mendiko Saria defendituko du larunbatean; Bizkarra, berriz, saiatuko da postu ederra bereganatzen sailkapen nagusian. Saio menditsua da oso eta 184,2 kilometrokoa Orihuela-tik Alto de las Canteras-era arte, Concentainan. Guztira, sei mendate igoko dute txirrindulariek: La Garganta (3ª) Maigmo (2ª), Tibi (2ª), Carrasqueta (1ª), Benillup (3ª) eta las Canteras (1ª), 5 kilometroko igoera %7,8 batez besteko aldapan.

Etoile de Bessèges itzulian, Cyril Barthe eta Fernando Barcelo aurreneko tropelean heldu dira hirugarren etapan, Col de Trélis (1ª) hiru aldiz igo ondoren. Hain zuen, Barthe 3.a da Gazteen sailkapenean eta 20.a sailkapen nagusian. Larunbatean, ibilbidea gorabeheratsua izango da igandeko 10,7 kilometroko erlojupekoaren aurretik.

Argazkia: Luis Angel Gomez / Photo Gomez Sport