Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldea aurrerapauso ematen saiatuko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldea aurrerapauso ematen saiatuko da

05-02-2019

Euskadi-Murias taldea bi itzulitan lehiatuko da aste honetan, Volta a la Comunitat Valenciana (2.1) eta Etoile de Bessèges (2.1).

Bi hutsune garrantzitsu diren Mikel Bizkarra eta Oscar Rodriguez izanik, Valentzian honako zazpi txirrindulariak arituko dira: Fernando Barceló, Cyril Barthe, Gari Bravo, Mikel Iturria, Sergio Samiter, Enrique Sanz eta Héctor Sáez, Ruben Perezen zuzendaritzapean.

10,2 kilometroko bakarkako erlojupekoak irekiko du itzulia asteazkenean Orihuelan. Hurrengo bi saioak gorabeheratsuak dira, Alacant eta Chera herrietan amaituta. Larunbatean, berriz, etapa nagusia izango da, Ermita Santa Llucia-Alcossebre mendatean amaituta. Azkenik, gizon azkarrek aukera izango dute igandean Valentzian bertan.

Gari Bravo: "Egian esan sekulako gogak ditut lehiatzeko eta Valentzian batez ere. Are gehiago orain, taldeko bi txirrindularirik garrantzitsuenetarikoak ez direlako izango. Horregatik, ondo egin nahi dut. Gainera, bi aste eman ditut Peñiscolan entrenatzen eta maldan gorako bukaera aztertu dut. Beraz, maila erakutsi nahi dut denboraldia hasteko eta taldea nabarmentzeko errepidean".

Ibilbidea:
Asteazkena. 1. etapa: Orihuela – Orihuela (Alicante), 10,2 km
Osteguna. 2. etapa: Alicante – Alicante, 166 km
Ostirala. 3. etapa: Quart de Poblet (Valencia) – Chera (Valencia), 191 km
Laruntaba. 4. etapa: Vila-real (Castellón) – Ermita Santa Llucia-Alcossebre (Castellón), 188 km
Igandea. 5. etapa: Paterna (Valencia) – Valencia, 88 km

Guztira, 24 taldek parte hartuko dute: AG2R La Mondiale, Astana, Bahrain-Merida, CCC Team, Dimension Data, Jumbo-Visma, Katusha-Alpecin, Mitchelton-Scott, Movistar Team, Team Sky, UAE Team Emirates (WorldTour); Euskadi-Murias, Burgos-BH, Caja Rural-RGA, Cofidis, Direct Energie, Gazprom-Rusvelo, Israel Cycling Academy, Nippo-Vini Fantini, Rally-UHC, Sport Vlaanderen, W52-Porto (Kontinental Profesional); eta Team Euskadi eta Kometa Cycling Team (Kontinental).

Euskal taldea,Frantziako Etoile de Bessèges (2.1) lau eguneko itzulian ere arituko da ostegunetik igandera. Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Julen Irizar, Juan Antonio López-Cozar eta Sergio Rodríguez izango dira zazpi txirrindulariak, David Echavarri gidatuta. Ibilbide gorabeheratsua du lasterketak eta 10,7 kilometroko bakarko erlojupekoak amaiera emango dio. Partaidetza 22 taldekoa da; bost WorldTourrekoak eta 12 Kontinental Profesionalak.

Otsaileko beste lasterketak honako hauek izango dira: Murtziako Itzulia, Omango Tourra, Almeriako Klasikoa, Andaluziako Itzulia eta Haut Var-reko Tourra

Argazkia: Photo Gomez Sport