Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanzek 9. postua erdietsi du Alacanten
Partekatu:      

Enrique Sanzek 9. postua erdietsi du Alacanten

07-02-2019

Enrique Sanzek sasoiko aurreneko 'top10'.a erdietsi du Euskadi-Murias taldearentzat; nafarrak bederatzigarren postua lortu du Alacanten, Valentziako Itzuliaren bigarren saioan.

Euskal taldeak marka utzi du 166 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan. Mikel Iturriak eguneko ihesaldia harrapatu du eta Mendiko Saria eskuratzeko lehiatu da gipuzkoarra.

Iheslariak harrapatuta, taldekideek Sanz babestu dute. Orkoienekoak erantzun du eta bederatzigarren sailkatu da goi mailako esprinean. Matteo Trentinek (MTS) irabazi du Nacer Bouhanni (COF) eta Ben Swift (SKY) menderatuta.

Enrique Sanz: "Laguna sartu dugu ihelsadian pentsatuta genuen bezala. Astanakoek erritmoa bizkortu dute eta tropela argaldu dute. Gu bertan egon gara. Bukaeran, aurreko beste postu bat lortuta, zoriontsuago izango ginateke, baina maila ona erakutsi dugu ibilbide zailean, emaitza lortuta eta ihesaldian. Beraz, baikorra naiz hurrengo etapei begira".

Jon Odriozola, kirol managerra: "Goi mailako esprinean, Enrique borrokatzen saiatu da eta bederatzigarren postu ederra bereganatu du, denboraldiko aurreneko top10 ematen taldearentzat. Pozik naiz gaurko taldearen itxurarekin eta jokabidearekin, baita protagonistak Frantzian ere".

Ostiraleko hirugarren etapa gogorra da, 194 kilometro Quart de Poblet eta Chera bitartean eta sei mendateekin. Amaiera maldan gora da, gainera .

Frantzian, berriz, Juan Antonio López-Cozar bost gizoneko ihesaldian sartu da, Etoile de Bessèges (2.1) itzuliko aurreneko etapan, Bellegarde -  Beaucaire (145 km). Chupete harrapatu dute helmugatik bederatzira eta Mikel Aristi 18. sailkatu da.  Bryan Coquard (VCB) azkarrena izan da Sacha Modolo (EF1) aurkariaren aurretik.

Argazkia: Photo Gomez Sport