Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak kemena erakutsi du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak kemena erakutsi du

08-02-2019

Euskadi-Murias taldea protagonista nagusia izan da Valentziako Itzuliko hirugarren saioan, lasterketa buruan hasieratik amaiera arte, ibilbide gorabeheratsuan eta maldan gora bukatuta Chera herrian.

Fernando Barceló (1996) eta Cyril Barthe (1996) eguneko hamar gizonen ihesaldian sartu dira; 7:30 minutuko aldea izan dute eta helmugatik 8ra harrapatu dute, 170 ematen  buruan.

Edonola ere, euskal taldeak ez du etsi eta Sergio Samitier (1995) gazteak eraso jo du 6ra, baina Astana eta CCC taldeen erritmo biziak ezinezkoa egin du saiakera.

Helmugan, Gari Bravo onenekin heldu da, 23.a sailkaturik, eta Jon Odriozolaren mutilen egun bikaina burutzen zuen gipuzkoarrak. CCC taldeko Greg Van Avermaetek irabazi du Matteo Trentin (MTS), Luis León Sánchez (AST) eta Alejandro Valverde (MOV) menderatuta. Edvald Boasson Hagen (TDD), berriz, norvegiarrak lidergoari eutsi dio.

Rubén Pérez, kirol zuzendaria: "Ihesaldiak heltzeko aukerak zituela uste genuen. Horregatik, saiatu gara eta ez da asko falta helburua lortzeko. Astana taldeak erritmo biziegia piztu du eta gure aukerak galdu ditugu.  Baina berriro saiatu gara ustekabea ematen amaiera arte. Taldearen maila sekulakoa dela ez dugu zalantzarik eta borrokatzen jarraituko dugu, beti egiten dugun bezalaxe".

Larunbateko laugarren etapak Alcossebreko Santa Llucia Ermita (2. maila) mendatean izango du amaiera, 188 kilometroko ibilbidean Vila-Realetik hasita eta beste hiru mendateekin.

Frantzian, berriz, Mikel Aristi onena izan  da, 30., Etoile de Bessègeseko Itzuliko bigarren saioan (Saint-Geniés-de-Malgoires  - La Calmette, 154 km). Cofidis taldeko Christophe Laporte azkarrena izan da.

Argazkia: Photo Gomez Sport