Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias protagonista Valentziako Erkidegoan eta Frantzian
Partekatu:      

Euskadi-Murias protagonista Valentziako Erkidegoan eta Frantzian

31-01-2018

Euskadi-Murias taldeak izaera erakutsi du berriro ere Volta Comunitat Valenciana-ren aurreneko etapan, 191,5 kilometrokoa Oropesa del Mar-retik Peñiscola-ra. Etoile de Besseges itzulian, berriz, Aritz Bagues-ek 150 kilometro burutu ihes eginda.

Lau txirrindularien ihesaldia protagonista izan da Valentzian. Euskadi-Murias-ek Enrique Sanz babestu du egun osoa. Hain zuzen, tropel burua hartu du lau iheslariak harrapatzeko itxura ezin hobea ematen; izan ere, 11 WordTour mailako taldeak dira lasterketan. Helmugan, Sanz nafarrak 18. postua erdietsi du Danny van Poppel (Team LottoNL-Jumbo) irabazitako esprinean.

Ostegunean, ibilbidea menditsua izango da bost mendatekin, bi 'primerakoak', Eslida eta Garbi, azken hori helmugatik 31 kilometrotara.

Frantzian, Aritz Bagues protagonista nagusia izan da Etoile de Bessèges itzulian, eguneko ihesaldian. Guztira, 150 kilometro egin du buruan gipuzkoarrak; helmugatik 8ra harrapatu dute, hain zuzen ere. Helmugan, erorketa batek zapuztu du Jon Aberasturi-ren itxaropena eta arabarrak ezin izan du esprinean sartu.