Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanz, 2. sailkatuta Portugalen
Partekatu:      

Enrique Sanz, 2. sailkatuta Portugalen

06-08-2018

Enrique Sanzek oso gertu izan du garaipen berri bat Euskadi-Murias taldearentzat, bigarren sailkaturik Portugal Itzuliaren (2.1) bosgarren etapan, 191,7 kilometrokoa Sabugal eta Viseu bitartean.

Riccardo Stacchiotti (Mstina) italiarrak besterik ez du Sanz gainditu helmugako esprinean; beraz, nafarrari oso gutxi falta zaio euskal taldearen lan eta lehia osoari saritzeko Portugalgo itzulian. Izan ere, Sergio Samitier gazteak eguneko ihesaldia harrapatzen zuen. Errematea, berriz, ihes egiten zitazion Sanzi gutxigatik. Bigarren postu hori bederatzigarrena da Jon Odriozolaren multzoarentzat; bost garaipen eta 14 hirugarrenak pilatzen ditu guztira; 28 podium dira denboraldian.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Gure kemena erakusten jarraitzen dugu eta gaur oso gutxi falta da Sanz beste poztasun emateko euskal zaleei. Emaitza horrek gogoak ematen dizkigu hurrengo etapei begira eta garaipena bilatuko dugu betiko jokabidearekin eta ausardiarekin. Bestetik, Enriquek merezi duen saioa irabaztea gustatuko litzaidake; oso gertu izan du sasoian zehar eta taldearen alde egiten du lan eta laguntzen du lasterketa oso zailetan".

Portugalgo itzuliak atseden eguna izango du asteartean azken bost etaparen baino lehen, ibilbidea zorrotzan: Senhora da Graça mendatean amaituta larunbatean eta bakarko erlojupekoa igandean bukatzeko. Oscar Rodríguez txirrindularirik onena da nagusian, 16.a, bigarrena gazteen sailkapenean, elastiko zuria jantzi ondoren igandean.

Fernando Barceló, Aitor González, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier, Enrique Sanz, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak dira Portugalen, Ruben Perezen zuzendaritzapean.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium