Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanz, seigarren garaipen bikaina Portugalen
Partekatu:      

Enrique Sanz, seigarren garaipen bikaina Portugalen

09-08-2018

Enrique Sanz nafarrak besoak altxatu ditu Portugalgo Itzuliaren zazpigarren etapan, Viana do Castelo (3ª) amaituta 165 kilometro ondoren Montalegretik. Beraz, seigarren garaipena da Jon Odriozolaren euskal taldearenzat. Burgoseko Itzulian, berriz, Mikel Bizkarra onena izan da, 12. sailkaturik, Picon Blanco gainean.

Asteleheneko bigarren postuari esker eta konfiantzaz indarberrituta, Sanzek eraso jo du helmugatik 150 metrora eta garaipena bereganatu du, nagusitasunez. Oscar Rodriguez aurreneko multzoan helmugaratu da, 16., eta 13. postua du sailkapen nagusian, bigarren gazte mailan. Ostiralean, zortzigarren etapa ospatuko da, 147,6 kilometro Barcelosetik Bragara ibilbide menditsuan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Hau sekulakoa da, sinestezina. Zalantzarik gabe, Euskadi-Murias urteko ezustekoa da; bigarrenak atzo eta liderrak gaur arte Burgosen, egundoko aurreneko zatia burutzen hain zuzen ere. Bitartean, Portugalen irabazteko gai gara, itzuli zaila eta gogorra den arren. Ez dut hitzik. Taldea eta lan multzoa zoriondu nahi ditut".

Beraz, Sanzen arrakastak goi mailako urtea biribiltzen du: sei garaipen (Aragoiko bi etapak Aberasturirekin eta Bizkarrarekin, Norvegiako Tourra Pradesekin, beste bi garaipen Portugalen, Barthe eta Irizar, eta Sanzena gaur baita Portugalen ere); hamar bigarren postuak eta 14 hirugarrenak. Guztira, 30 podium pilatu du Euskadi-Murias taldeak.

Mikel Bizkarra nabarmendu da Picon Blanco gainean

Mikel Bizkarra, 12.a, Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onena izan da Burgoseko Itzuliaren (2.HC) hirugarren saioan, 149 kilometrokoa Sedanotik Picon Blanco gainera.

Jon Aberasturik maillot moreduna jantzi du irteeran; amaieran, ordea, Picon Blanco mendateak (9 km %9ra) lasterketa erabat hautsi du. Euskadi-Murias taldearen Bizkarra (12.), Iturria (17.) eta Bravo (30.) txirrindularirik onenak izan dira helmugan; sailkapen nagusian, berriz, Iturria eta Bizkarra 15. eta 17. dira, hurrenez hurren. Miguel Angel Lopez (AST) izan da irabazlea baita liderra da kolombiarra ere. Aberasturik, berriz, Erregulartasunaren elastikoari eutsi dio.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Gure mendiko hiru gizonak test ona zuten Espainiako Itzuliari begira. Emaitza oso ona da, oraindik goiz den arren gure prestakuntzan Sierra Nevadan entrenatu ondoren; bide onetik goaz horregatik. Garik zorte txarra izan du zulaketa izan du-eta azken igoeran. Bihar, ordea, Aberasturik beste aukera izango du, espero dugu merezitako garaipena lortzea".

Ostiralean, laugarren eta azkenaurreko saioa ospatuko da, Castrillo del Val aterata eta Cluniara helduta, maldan gora; izan ere, beste aukera bat izango du Aberasturik berak.

Argazkia: Volta a Portugal

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium